123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-21

2019ko apirilaren 15ean, alderdi batek eskaturik, abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, emakidadunak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako, XXIII. sektorean.

Eskatzailea: Larragako eta Berbintzanako Ureztalur Zaharraren Ureztatzaileen Elkartea.

Xedea: azaleko ur publikoen aprobetxamendurako emakida azkentzea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Udalerriak: Mendigorria, Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 600 l/s.

Eremu ureztagarria: 470,9903 hektarea.

Bolumena: 1.903.648,595 m³.

Eskubidearen titulua: Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 1926ko uztailaren 13koa, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eskualdatze-ebazpena, 2010eko martxoaren 12koa.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 67. liburukia, 5. orria.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28) bulegoko orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskatzen duenaren eskura egonen da posta elektroniko honetan: hidroelectricos@chebro.es. Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 29an. –Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107598