123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-156

M.ª Lourdes Jiménez Jiménezek datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M.ª Lourdes Jiménez Jiménez.

Xedea: Gune zoologiko bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 40 m³-ko bolumena izanen du urtean, eta 2.000 litroko hobi septikoaren eta iragazki biologikoaren bidez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107440