123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-925

Jose Antonio Lerga Ucarrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jose Antonio Lerga Ucar.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Arimain erreka-zuloa (Zidakos ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Puiu (Nafarroa).

Isurketak 60 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 1.000 litroko hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurre ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107069