123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, Lizasoko 2. poligonoko 3036. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, maiatzaren 4an emandako 130/21 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Lizasoko (Ultzamako Bailara) U.E. 0.10 (2. poligonoko 3036. lurzatia) unitatearen xehetasun azterlanaren espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74.eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako, betiere indarreko idazkeraren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2107734