123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Lurzoru urbanizaezineko lizentziak etenda

Ukargo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, abeltzaintzako ustiategi berrietarako edo lurzoru urbanizaezinean lehendik daudenak moldatzeko lizentziak eteteko erabakia hartu du Ukargo Udal Planaren aldaketa aztertu eta eratzen den bitartean. Etetearen xedea da Plana lurzoru urbanizaezina arautzeko araudi egokiaz hornitzea, eta urtebete iraunen du gehienez ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.3 artikuluarekin.

Hori guztia erabaki da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denarekin, non aurreikusten den hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera duela, horiek onetsi baino lehen, lizentziak ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du Hirigintzako Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea.

Ukarren, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2107586