123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2021ean ikastetxeetan jateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 563186.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

A) Onuradunen baldintzak eta betebeharrak: deialdiaren oinarri arautzaileetan jasotako baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatzean, eta bere horretan mantendu ikasturte osoan. Ezinbesteko baldintzak izanen dira eskola garaian ikastetxean jateko laguntzak jaso ahal izateko:

a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea, aita eta/edo ama, izatezko bikotekidea edo adingabearen tutoreak, adingabearekin bizi badira), laguntza jaso bitartean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.

b) Bere ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, deialdi honetako oinarrietan aipatzen diren mailetariko batean.

c) Eskolako jantokia erabiltzeko premia objektiboa izatea, oinarri hauetan zehazten den egoera ekonomikoan egonez gero, arrazoi hauetariko batengatik:

–Adingabeek beren etxean bazkaltzeko ezintasuna, bazkaltzeko ordutegian helduak kanpoan daudelako, ordu horretan lanean aritzeagatik edo lana aurkitzeko aukerak hobetzeko prestakuntza jarduera batean aritzeagatik, salbu eta bizikidetza unitatean diru-sarrerak urteko LGSaren %130 edo txikiagoak badira.

–Adingabearen ardura duen pertsona honako hauetako baten zaindaria izatea: NMAk menpekotzat hartzen duen batena, baliaezintasun handia duen batena edo %65eko edo handiagoko desgaitasun maila duen batena. Pertsona berak izan behar du helduen edo mendekotasuna duten adinekoen zaindaria eta aldi berean adingabeena, edo adingabea begiratzen duenak mendekotasuna izan eta paragrafo honetan jasotzen den gisara, etxe barruan ardura horiek beste heldu batekin partekatzeko aukerarik ez izatea bazkaltzeko tenorean.

–Gizarte eta familia egoeragatik beharrezkoa izatea haurra jantokira joatea prebentzioko neurri modura eta haurraren babeserako.

d) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, oinarri hauetako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak izatea, hau da, urteko LGSaren %190 edo txikiagoak, bizikidetzako familia unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.

e) Ezarritako epeetan aurkeztea deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa.

f) Familiaren ondarea gehienez ere 60.000 eurokoa izatea, ohiko etxebizitza eta lanean aritzeko ondasun higigarri eta higiezinak kenduta.

B) Xedea: Dirulaguntzak ematea, Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleak eskolako jantokietara joateko, baldin eta dagokion ikasturtean haur hezkuntzako bigarren zikloan, lehen hezkuntzan edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan badaude.

C) Oinarri arautzaileak: 2017ko 232-1. aldizkarian eta http://www.tudela.es/tu-ciudad/servicios-sociales/bienestar-social webgunean.

D) Zenbatekoa: 40.000,00 euro (dagokion ikasturteko iraila-abendua) eta 80.000,00 euro (dagokion ikasturteko urtarrila-ekaina).

E) Eskabideak aurkezteko epea: dagokion ikasturteko ekaina.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2107762