123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko oinarrizko eta goi mailako kirola sustatzeko 2020-2021 denboraldian. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 563169.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/563169).

a) Onuradunak: irabazi asmorik gabeko elkarteak, kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen dituztenak, urte natural batean eta Tuteran, betiere antolatzailearendako defizitarioak direnean.

b) Xedea: denboraldiko jarduerak egitea, oinarrizko eta/edo goi mailako kirola sustatzea, publizitate-espazioak lagatzea, materialak lagatzea eta ekitaldi puntualak egitea, urte naturalean zehar edo kirol denboraldi batez.

c) Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Tuterako Udaleko Kirol Bulegoetan eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 68.000 euro oinarrizko kirola sustatzeko dirulaguntzetarako, 24.000 euro goi mailako kirola sustatzeko dirulaguntzetarako, eta 3.000 euro ekitaldi puntualak egiteko dirulaguntzetarako. Oinarrizko kirola sustatzeagatik, gehienez 13.500 euro denboraldiko; gehienez 4.500 euro denboraldiko, goi mailako kirola sustatzeagatik, eta ekitaldi puntual bakoitzeko, gehienez 1.500 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko uztailaren 15era bitarte, eskaera hauei dagokienez: oinarrizko kirola sustatzeko eskaerak, goi mailako kirola sustatzeko eskaerak, eta 2021eko urtarrilaren 1etik uztailaren 15era bitarte egiten diren ekitaldi puntualak antolatzekoak eta materialen erabilera eta publizitate-espazioen ustiapena lagatzekoak. 2021eko uztailaren 16tik abenduaren 31ra bitarte egiten diren ekitaldi puntualetarako eskaerak aurkeztu beharko dira jarduera izan baino 15 egun lehenago gutxienez.

f) Justifikazioa: hogeita hamar egun naturaleko epean, dirulaguntza emateko erabakia jasotzen denetik, bai jarduera puntualetan, bai oinarrizko kirola zein goi mailako kirola sustatzeko jardueretan. Ekitaldi puntuala urte naturaleko azken hiruhilekoan egiten bada eta Udalak ez badu dirulaguntza emateko erabakirik luzatu, 60 egun naturaleko epea izanen da, ekitaldia egiten den egunetik, betiere hurrengo urteko urtarrilaren 20ra arte.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2107736