123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Puiuko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Puiuko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Puiuko udalerriko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan ere (http://pueyo.sedelectronica.es), kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2107816