123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko norgehiagokako
araubidean, garapenerako sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko 2021. urtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562979.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562979).

Deialdi honen xedea da Iruñeko lurralde eremuan egitekoak diren eta biztanleriari oro har edo talde jakinei zuzentzen zaizkien garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak kofinantzatzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108242