123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko lehia irekiaren araubidea erabiliz, 2021ean garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562971.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562971).

Deialdi honen xedea da proiektuak dirulaguntzen bitartez kofinantzatzea, garapen bidean diren herrialdeetan gauzatzeko. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako. Proiektuek komunitate/udalerrien eta haien ordezkarien zuzeneko parte hartzea sustatuko dute, proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2107849