123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa egituratzailea Udal Planaren XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAY-21 (10/CU).

«Ikusirik Administrazioarekiko Auzien Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2017ko azaroaren 8an emandako 468/2017 epaia apelazio bat ebazteko, zeinaren bidez baliogabe deklaratu baitziren “XIX (Milagrosa) unitate integratuko 2. sektoreko plan partziala, ARS4 banaketa-eremuan, 2011ko otsailaren 18koa” eta eremu horretako birpartzelazio proiektua; IKUSIRIK Udal Planaren XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4 banaketa eremuan, aldaketa egituratzailea egiteko dokumentua; IKUSIRIK Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko apirilaren 15eko erabakia (2/US), eta aintzat hartuta, Udalbatzako idazkariaren 2021eko apirilaren 29ko txostena eta apirilaren 30eko genero inpaktuari buruzko txostena, ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea agiri hau: Udal Planaren aldaketa egituratzailea XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4. Iruñeko Udalak sustatu du aldaketa, eta haren helburua da eremu horretako antolamendua erregularizatzea eta erabilera global berri bat sartzea: bulegoetarako, alegia.

2. Espedientearen eta agiriaren kopia bana bidaltzea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzari, izapidetu ditzan ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua eta Nafarroako Gobernuko Departamentuen eskumeneko gaiei buruzko gainerako txostenak.

3. Txostena eskatzea Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

4. 2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2107742