123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, U.I. XIV-ko Z-1 eremuan
(Larraina Kirol Zelaia). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 10-MAY-21 (4/US).

“Ikusirik Carlos Rodriguez Espinosak, Larraina Kirol Zelaia ordezkatuz, 2021eko apirilaren 15ean aurkezturiko xehetasun azterketa, eta aintzat hartuta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko apirilaren 28ko txostena, eta Hirigintzako Gerentziako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko apirilaren 30eko txostena, honako hau

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea xehetasun azterketa U.I. XIV-ko Z-1 eremuan; Larraina Kirol Zelaiak aurkeztu du izapidetzeko, eta haren xedea da arautzea eremuan egiten ahal diren eraikigintzako jarduerak, okupazioa, lurzatiaren gehieneko eraikigarritasuna eta lerrokadurak.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Carlos Rodriguez Espinosari, Larraina Kirol Zelaia ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2107740