123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aldaketa puntuala, antolamendu egituratzaileko arau subsidiarioetan, La Florida kaleko 24. zenbakian.
Hasierako onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, gehiengo osoaren erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen: “Hasiera batean onestea arestian adierazitako agiria, “Aldaketa puntuala, antolamendu egituratzaileko arau subsidiarioetan, La Florida kaleko 24. zenbakian”, Sallam Kultur elkarteak sustatua, eta César Fuertes Goñi arkitektoak idatzia, 2021eko martxoko dataduna, (sarrera-zk.: 485, 2021eko martxoaren 5ekoa) xede duena lehendik dauden eraikinak sendotzea, eta aurreragoko beste aldaketa bat zuzentzea; aldaketa horren behin betiko onespena 2004ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, eta katastroko 1.poligonoko 1536., 1537. eta 1913. lurzatiei eragiten zien, La Florida kaleko 24-D eta 24-E zenbakiei, hain zuzen ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan 49.2 artikuluari buruz xedatuarekin”.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2107595