123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Hiri-jarduketarako plan bereziaren deuseztasuna

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2021eko otsailaren 11ko 228 Ebazpenaren bidez, baietsi egiten da Javier eta María Concepción Mondel Ericek jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta erabat deusez deklaratzen da Garinoaingo 2. poligonoko 379. lurzatirako Hiri-jarduketarako Plan Berezia AA-AC-10 eremuan eta espazio libreen sisteman. Plan Berezia 2020ko 135. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 20-00908 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, 2021eko otsailaren 11n emandako 228. Ebazpena betetzeko.

Garinoainen, 2021eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2107947