123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Katastroko 10. poligonoko 125. eta 127. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea katastroko 10. poligonoko 125. eta 127. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, José Miguel Álvarez Sánchezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2107830