123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aurrekontuko 1/2021 aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2021eko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beteluko Udaleko aurrekontua aldatzeko 01/2021 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2108079