123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan bazkaltzeko dirulaguntza deialdia. 2021-2022 ikasturtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 564049.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/564049)

Deialdi honen helburua da Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2021-2022 ikasturterako, “jantokiko bekak” izendapenarekin.

Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza, 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat egin beharko duena.

Eskariak aurkezteko epea, 2021eko ekainaren 10etik hasita eta ekainaren 25era bitartekoa izango da, biak barne, astelehenetik ostiralera 8,:30etik 13:30era.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2108074