123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Beireko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Beireko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beiren, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2107934