123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, Udabe-Beramendiko 2. poligonoko 123. lurzatiarena eta poligono bereko 110. eta 120. lurzatien artean doan bidearena. Hasierako onespena

Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen espediente bat abiaraztea kalifikazio juridikoa aldatzeko 2. poligonoko 110. eta 120. lurzatien artean doan bideko 301,13 m²-ri ondoren herri-lur gisa kalifikatzeko, eta 123. lurzatiko 889,23 m²-ri herri-ondasun kalifikazioa aldatu eta jabari publikoko ondasun edo bide kalifikazioa emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Udaben, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Imanol Biurrarena Barrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L2107961