123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zerbitzuko berrogeita hamabi hezitzaile-lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariak 2021eko maiatzaren 13ko ebazpenaren bidez onetsi du Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomorako berrogeita hamabi hezitzaile-lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Lekualdatze-lehiaketa hau honako arau hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, Tokiko Gobernu Batzordeak merezimenduen baremoak ezartzeko 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriok.

OINARRIAK

1.–Xedea.

Aditzera ematen da berrogeita hamabi hezitzaile-lanpostu huts -funtzionario araubidekoak eta C mailakoak- lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela, honako haur-eskola hauetan:

PLAZA ZK.

DESTINOA

ARAUBIDEA / HIZKUNTZA BETEKIZUNA

1505

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1507

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1508

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1509

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1510

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1511

Donibane HE

Funtzionarioa / Gaztelania

1512

Donibane HE

LPL / Gaztelania

1513

Donibane HE

LPL / Gaztelania

1514

Donibane HE

LPL / Gaztelania

402

Haurtzaro HE

Funtzionarioa / Gaztelania

403

Haurtzaro HE

Funtzionarioa / Gaztelania

404

Haurtzaro HE

Funtzionarioa / Gaztelania

407

Haurtzaro HE

Funtzionarioa / Gaztelania

503

Izartegi HE

Funtzionarioa / Euskara

504

Izartegi HE

Funtzionarioa / Euskara

509

Izartegi HE

Funtzionarioa / Euskara

512

Izartegi HE

Funtzionarioa / Euskara

515

Izartegi HE

LPL / Euskara

516

Izartegi HE

LPL / Euskara

602

José María Huarte HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

603

José María Huarte HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

604

José María Huarte HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

605

José María Huarte HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

606

José María Huarte HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

705

Mendebaldea HE

Funtzionarioa / Gaztelania

706

Mendebaldea HE

Funtzionarioa / Gaztelania

707

Mendebaldea HE

Funtzionarioa / Gaztelania

708

Mendebaldea HE

Funtzionarioa / Gaztelania

711

Mendebaldea HE

Funtzionarioa / Gaztelania

802

Mendillorri HE

Funtzionarioa / Gaztelania

803

Mendillorri HE

Funtzionarioa / Gaztelania

805

Mendillorri HE

Funtzionarioa / Gaztelania

807

Mendillorri HE

Funtzionarioa / Gaztelania

812

Mendillorri HE

LPL / Gaztelania

813

Mendillorri HE

LPL / Gaztelania

819

Mendillorri HE

LPL / Gaztelania

903

Mendillorri HE

Funtzionarioa / Gaztelania

302

Goiz Eder HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

303

Goiz Eder HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

304

Goiz Eder HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

308

Goiz Eder HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

309

Goiz Eder HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

315

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

316

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

317

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

318

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

319

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

320

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

321

Goiz Eder HE

LPL / Euskara

1217

Hello Egunsenti HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

1317

Hello Azpilagaña HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

1320

Hello Azpilagaña HE

LPL / Gaztelania eta ingelesa

2.–Betekizunak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea, Haur Eskolako Hezitzaile lanpostuan.

c) Baldin eta eskuratu nahi den lanpostuak euskaraz jakitea badu betekizun, derrigorrezkoa izanen da Nafarroako Gobernuak ematen duen EGA titulua edukitzea, edo, bestela, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jo izandako beste edozein agiri. Baldintza hori ez dute bete beharko jada euskararen ezagutza betekizun duten hezitzaile-lanpostuen jabe diren izangaiek.

d) Baldin eta eskuratu nahi den lanpostuak ingelesez jakitea badu betekizun, derrigorrezkoa izanen da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 maila edukitzea.

Hala lanpostu-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian nola nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek, deialdi honetan parte hartzeko, arestian aipatutako betekizunak betetzeaz gain, urtebete eraman behar dute administrazio-egoera horietan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto kondearen etorbidea, 4, 2. sol.) aurkeztu beharko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. 4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, Postetxeko langileek eskabidean data eta zigilua jar ditzaten hura ziurtatu aurretik.

3.2. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

3.3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak –jatorrizkoak edo fotokopiak, azken kasu horretan behar bezala konpultsatuta–, salbu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek ofizioz egiaztatuko baitira.

b) Nafarroako Gobernuak ematen duen EGA tituluaren kopia konpultsatua edo, bestela, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jo izandako beste edozein agiriarena, euskararen ezagutza betekizun duen lanpostu bat eskuratu nahi bada.

c) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailaren tituluaren kopia konpultsatua, ingelesaren ezagutza betekizun duen lanpostu bat eskuratu nahi bada.

Izangaiek behar bezala ordenaturik aurkeztu eta justifikatu behar dituzte merituak, baremoan ezarritako puntuazio-eskemari jarraituta.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Erakunde Autonomoko Lehendakariak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2.) eskabidea aurkeztuta.

Ezarritako epean lekuz aldatzeko eskabiderik aurkezten ez bada, Erakunde Autonomoko Lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, Erakunde Autonomoko Lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera hasiko da errekurtsoak jarri ahal izateko epea.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Ana Sesma Morteruel, Erakunde Autonomoko zuzendari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Juan Ramón Rábade Iraizoz, Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzailea.

Epaimahaikidea: Silvia del Agua, Haur Eskoletako Langile Batzordearen ordezkari gisa.

Epaimahaikide ordezkoa: Maite Berruezo, Haur Eskoletako Langile Batzordearen ordezkari gisa.

Epaimahaikide idazkaria: Teresa Leoz Osés, Haur Eskoletako ofizial administraria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: María Carmen Mata Galán, Haur Eskoletako ofizial administraria.

5.2. Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengoa bildu gabe.

5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, administrazio-prozeduraren arau erregulatzaileetan eta sektore publikoaren araubide juridikoan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko du deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiei buruz.

6.–Merezimenduen balorazioa.

Epaimahai kalifikatzaileak eginen du lehiaketa honetarako merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu bitarte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 10 puntu bitarte.

Izangai bakoitzak aurreko bi ataletan alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak –Administrazio publikoetan egindako zerbitzuei dagozkienak barne– agiri bidez alegatu eta frogatu beharko ditu izangai bakoitzak lekuz aldatzeko lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, salbu eta Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuei dagozkien merituak, ofizioz egiaztatuko baitira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

Behin merezimenduen kalifikazioa burututa, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren iragarki-taulan (Oliveto Kondearen etorbidea, 4, 2. sol.) lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren iragarki-taulan, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakariari igorriko dio espediente osoarekin batera.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiatzaileek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratuko dituzte jakinarazten zaizkien lanpostu hutsak, lehiaketan lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakariak, ebazpen baten bidez, puntuazio gehien lortu duten lehiatzaileei dagozkien lanpostuak esleituko dizkie, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinduta segituz gero, adinez zaharrena den lehiatzaileari emanen zaio lehentasuna.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, non eta deialdia egin duen organoak, ebazpen horretan, jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta hura aplikatzeko Epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia noiz jakinarazten den eta hortik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 13an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emanen zaio deialdia argitaratzen den egunera bitarte aintzat hartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu 1eko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da entitate antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

5. Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Puntu bat, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza-saioak antolatu edota halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

Oharrak, b) atal osorako:

1. Atal honetan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zerikusirik duten merezimenduak soilik baloratuko dira.

2. b) atalaren puntuazioa ez da inongo kasutan izanen 10 puntutik gorakoa.

Iragarkiaren kodea: L2107956