123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

942/2021 Ebazpena, 2021eko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana onesten duena”, Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana onetsi da.

ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ARDURALDI AKADEMIKOAREN PLANA ONESTEN DUENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 20. artikuluaren b) apartatuak xedatzen du Gobernu Kontseiluaren eginkizunen artean dagoela “jarraibide orokorrak eta horiek aplikatzeko prozedurak onestea, ikasketak, ikerketa, eta giza eta ekonomia baliabideak antolatzeko arloetan”.

Gobernu Kontseiluak, 2008ko maiatzaren 27an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Plantilla Antolatzeko Jarraibideen Dokumentua onetsi zuen. Geroago, Gobernu Kontseiluak, 2012ko ekainaren 5ean egindako bileran, beste dokumentu bat onetsi zuen Irakasle eta Ikertzaileen Plantilla Antolatzeko Jarraibideen aldaketa batzuk ezartzen zituena. Hilabete geroago, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurrien testuinguruan, 14/2012 EDa argitaratu zen. Errege dekretu horrek irakasleen irakaskuntza ahalmena neurtzeko modu berri bat arautzen du, beren ikerketa-jardueraren iraunaldiaren araberakoa, zeina CNEAIk egindako ikerketa-jardueraren aldeko ebaluazioetan oinarrituta kalkulatzen baita. “Plantilla Antolatzeko Jarraibideen Dokumentua” errege dekretu horretara egokitzeko, Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak zirkular bat egin zuen 2012ko uztailaren 22an. 2016ko ekainaren 15eko bileran, ekintza estrategiko jakin batzuk aitortzearren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak eta haien irakaskuntza-arduraldia arautzen dituzten jarraibideak onetsi ziren.

Arduraldi Akademikoaren Plana unibertsitate politikako baliabide bat da, eta gure irakasleak motibatzeko balio behar du batik bat NUPen helburu estrategikoekin bat datozen ekintzak egin ditzaten, zeinak 2020-2023 aldirako NUPen V. Plan Estrategikoan baitaude islatuak. Plan Estrategikoak Nafarroako garapen ekonomikoaren eta sozialaren eragile eta lider bihurtu nahi du NUP, Espainiako eta nazioarteko ingurunea ahantzi gabe, eta honako hiru ardatz hauen inguruan eginik ahaleginak: Unibertsitatearen eraldaketa, jakintzaren ekonomian oinarritutako garapen jasangarria, eta gure posizionamenduaren hobekuntza.

Hori dela eta, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plan berria onestea, bai eta irakasleen ahalegina aitortzea eta aitorpenak V. Plan Estrategikoari egokitzea ere.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, Ikerketako errektoreordeak proposatuta eta bere kideen aldez aurreko eztabaida izan eta gero, 2021eko maiatzaren 4an egindako bileran hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana, erabaki honen eranskin gisa datorrena.

Bigarrena.–Baliogabetzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Irakaskuntza Arduraldiaren Araudia, erabaki hau hartu aurretik indarrean zena.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari, Ikerketako Errektoreordetzari, Irakaskuntzako Errektoreordetzari, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzari, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzari, Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako Errektoreordetzari, Garapen Digitaleko Errektoreordetzari, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzari, idazkari nagusiari, kudeatzaileari, ikastegi eta sailetako zuzendariei, Laguntza eta Programazio Atalari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari.

Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ARDURALDI AKADEMIKOAREN PLANA ARAUTZEN DUTEN JARRAIBIDEAK

2021eko maiatzaren 4a

Sarrera.

Jarraibide hauek Arduraldi Akademikoaren Plana arautzen dute (aurrerantzean AAPa), eta Unibertsitateko komunitateko kideek Unibertsitatearen politikarekin hobekien bat egiten duten ekintzak bultzatzeko balio behar dute batik bat –NUPen Plan Estrategikoan dago laburtua Unibertsitatearen politika–.

Dokumentu honetan, irakasleen jarduera akademikoaren arau-esparrua eta Arduraldi Akademikoaren Planaren helburuak, irizpideak eta aldagaiak jasotzen dira, eta, azkenik, 1. eta 2. eranskinetan, aitorpenen xehetasunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen Egiazko Irakaskuntza Ahalmena kalkulatzeko irizpideak ematen dira aditzera.

1.–Irakasleen arduraldi akademikoari buruzko arau-esparrua.

Unibertsitateko irakasleen araubideari buruzko 1985eko apirilaren 30eko 898/85 EDak araudi aplikagarria zehaztu, eta bereziki irakasleen irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa jarduerei buruzko gaiak ezartzen ditu. Hala, 9.3 artikuluaren hirugarren apartatuak hau ezartzen du: “Arduraldi osoko irakaslana duten irakasleen lanaldiaren iraupena estatuko administrazio publikoko funtzionarioentzat oro har ezarritakoa izango da, eta irakaskuntzako eta ikerketako jardueretan banatuko da, baita beren sail, ikastegi edo unibertsitateko kudeaketa- eta administrazio-beharrez arduratzeko jardueretan ere, artikulu honen 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorrita. Arduraldi partzialeko irakasleentzat beren irakaskuntza betebeharren eta ikasleentzako tutoretza eta laguntza betebeharren ondoriozkoa izango da.”

Unibertsitateko langileen lanaldia indarrean diren legeek ezarritakoarekin bat etorriko da. Irakaskuntza presentziala, berriz, sailen beharren arabera banatzen ahalko da. Tutoretza-orduak ikasturte osoan zehar eginen dira irakastaldian, Unibertsitateak onesten duen araudi espezifikoa eragotzi gabe.

Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen errealitatea kontuan hartu behar da irakaskuntzako, kudeaketako, ikerketako eta transferentziako jardueren banaketa antolatzeko. Prestakuntzan dauden irakasle eta ikertzaileei dagokienez, beren jarduera nagusi eta ia bakarra ikerketa izanen da.

Oro har, irakasle eta ikertzaileen figura bakoitzak bere funtzioetako bakoitzerako zenbateko ahalmena duen finkatzen da hemen, hau da, zenbat ordu dituen irakaskuntzarako, tutoretzetarako, ikerketarako, kudeaketarako eta prestakuntzarako. Arduraldi osoz ari diren irakasle eta ikertzaileen lanaldia urtean 1.642 ordu da. Honela banatu ohi dira: 650 ordu irakasteko eta prestakuntzarako (~%40), 650 ordu ikertzeko (~%40) eta 342 ordu kudeaketa-lanetarako (~%20).

Hona hemen irakasleek egiten dituzten jarduera eta lanak, zehaztasunetan sartu gabe:

–Irakaskuntza-jarduerak:

  • Gradu, master eta doktoretzako eskola presentzialak.
  • Tutoretzak.
  • Azterketak prestatu, egin eta zuzentzea.
  • Lanak prestatu, egin eta zuzentzea.
  • Ikasketa Amaierako Lanen zuzendari izatea (GAL edo MAL), bai eta lan horiek ebaluatzeko epaimahaietako kide izatea ere.
  • Tesien zuzendari izatea.
  • Curriculumeko nahitaezko eta aukerako kanpo praktiken tutoretza.
  • Curriculumetik kanpoko praktiken tutoretza.
  • Irakaskuntzarako liburuak argitaratzea.
  • Irakaskuntzako materialak egokitzea.
  • Irakaskuntza-gida eguneratzea/egokitzea.
  • Irakasgaiak, jakintzagaiak eta titulazioak koordinatzeko bilerak.
  • Prestakuntza-ikastaroetan eta irakaskuntza hobetzeko ikastaroetan parte hartzea.
  • Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko deialdietan parte hartzea.
  • Hezkuntza-berrikuntzako proiektuen deialdietan parte hartzea.
  • Saileko kontseiluetara eta ikastegiko batzordeetara joatea.
  • Aurreko idazpuruetan agertzen ez diren beste irakaskuntza-jarduera batzuk.

–Ikerketa-jarduerak eta jakintza transferitzeko jarduerak:

  • Nafarroako, Espainiako edo nazioarteko transferentzia-kontratuetako edo -proiektuetako ikertzaile nagusi izatea.
  • Erakunde publikoekin egin beharreko ikerketa-hitzarmenen zuzendari izatea eta/edo haietan parte hartzea.
  • Kide gisa parte hartzea Nafarroako, Espainiako eta nazioarteko transferentzia-kontratuetan edo -proiektuetan.
  • Artikulu zientifikoak idatzi eta argitaratzea Espainiako eta nazioarteko aldizkarietan.
  • Ikerketa arloko argitalpen zientifikoak prestatzea (liburuak edo liburu-kapituluak).
  • Biltzar eta jardunaldietan parte hartzea eta haien berri ematea.
  • Mugikortasun ekintzak ikerketa-egonaldiekin.
  • Ikerketa-talde edo -institutuen barne eta kanpo jardueretan parte hartzea.
  • Spin-off enpresak sortzea.
  • Katedrak garatzeko lanetan zuzendari izatea eta/edo parte hartzea.

–Unibertsitate kudeaketako jarduerak:

  • Unibertsitateko errektoretza-taldeko kide izatea.
  • Ikastegi, sail, doktoretza-eskola eta ikerketa-institutuetako zuzendari izatea eta kudeaketako lagun bakarreko beste kargu batzuk edukitzea.
  • Ikastegi eta sailetako zuzendaritza-taldeetako kide izatea.
  • Doktoretza-programak koordinatzea.
  • Sail, ikastegi eta batzordeen bileretan parte hartzea.
  • Unibertsitateko ikastegi, sail eta beste batzorde batzuetako kide izatea.
  • Eskaerak betetzea, txosten akademikoak egitea.
  • Nazioarteko irakaskuntza-programak koordinatzea eta ikuskatzea.
  • Ikasleen mugikortasunarekin lotutako jarduerak.
  • Oinarrizko kudeaketako beste jarduera batzuk, aurreko idazpuruetan jaso ez direnak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 20. artikuluaren b) apartatuak xedatzen du Gobernu Kontseiluaren eginkizunen artean dagoela “jarraibide orokorrak eta horiek aplikatzeko prozedurak onestea, ikasketak, ikerketa, eta giza eta ekonomia baliabideak antolatzeko arloetan”.

Gobernu Kontseiluak, 2008ko maiatzaren 27an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Plantilla Antolatzeko Jarraibideen dokumentua onetsi zuen. Geroago, Irakasle eta Ikertzaileen Plantilla Antolatzeko Jarraibideak onetsi zituen 2012ko ekainaren 5ean egindako bileran.

2016ko ekainaren 15ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak eta haien irakaskuntza arduraldia arautzen dituzten jarraibideak onetsi zituen Gobernu Kontseiluak erabaki baten bidez. Horrenbestez, orain zilegi da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana arautzen duten Jarraibideei buruzko dokumentu hau onestea, egoera berrira egokitua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aitorpenen politika birbideratzeko.

2.–Arduraldi Akademikoaren Planaren aurkezpena eta helburuak.

Arduraldi Akademikoaren Plana (AAPa) irakasleen irakasteko ahalmena eta jarduera argi eta garbi aurkezteko balio duen baliabidea da.

Halaber, AAPak erabilgarria izan behar du Nafarroako Unibertsitate Publikoko gobernu-erakundeei irakasleei buruzko politika eraginkor bat egiten lagunduko duten parametro objektibo eta neurgarriak emateko, eta, aldi berean, sail, ikastegi eta zerbitzuen lana erraztu behar du Irakaskuntza Antolatzeko Planak (IAPa) egiteko.

AAPak agerian jarri nahi du irakasleen plantillaren egoeraren errealitatea, eta bidea ematen du behar diren neurriak hartzeko, jarduera akademikoa kalitate onekoa izan dadin alderdi guztietan. Zehatzago, AAParen helburuak hauek dira:

1. Plan Estrategikoarekin bat datozen jarduerak bultzatzea Unibertsitatean.

2. Irizpide eta arau multzo argi eta objektibo bat ematea, irakasleen irakaskuntzarekin lotutako jarduerak zehatz ezagutzen eta jarduera horiek aitortzen lagunduko dutenak.

3. Jarduera akademiko aitortua osatzen duten askotariko zereginen arteko oreka ezartzea.

4. Irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzen laguntzea.

5. Sailek, ikastegiek eta zerbitzuek irakaskuntza-antolaketan parte-hartze aktiboa izan dezaten laguntzea, eta erabiltzen ahal diren giza baliabideak ahalik eta gehien bultzatzea.

3.–AAPan jasotako aldagaien definizioa eta balioak.

Jarraian AAPa osatzen duten aldagaiak definitzen dira.

–Irakaskuntza-mandatua (IM): astean zenbat ordu agintzen zaizkien sailei titulazio ofizialetako irakaskuntza presentzialerako edo irakaskuntza-areagotzeetarako, saileko atxikipen-ehunekoaren arabera.

–Irakaskuntza-ahalmena (IA): irakasleek astean irakaskuntza presentziala gauzatzera bideratu beharreko gehienezko ordu kopurua adierazten du, estatutuetako arauekin eta indarreko legeekin bat etorriz. Beste hitz batzuk erabiliz, Unibertsitateak irakaskuntzako zeregin presentzialetan aritzeko daukan ahalmena da.

Irakasle eta ikertzaileen IA legedi indardunak araututakoa izanen da. Zehazki, 1985eko apirilaren 30eko Errege Dekretuak dio arduraldi osoko irakasle funtzionarioek astean 8 orduko arduraldia izanen dutela.

Kontratupeko irakasleen IA, berriz, hitzarmen kolektiboaren 38. artikuluan jasotakoa izanen da. Irakasle elkartuen kasuan, kontratuan adierazitakoa.

Irakasle laguntzaileen eta irakasle lankideen irakaskuntza-jarduera, bai eta Ramón y Cajal, Juan de la Cierva eta antzeko kontratuak dituzten ikertzaileena ere, Irakaskuntza Antolatzeko Planean egonen da adierazia (IAPa), nahiz eta irakaskuntza-ahalmenik ez izan.

Ohorezko lankide eta irakasleak, aldiz, ez dira IAPean aipatuko.

–Egiazko Irakaskuntza Ahalmena (EIA): Irakasleek x/x+1 ikasturtean irakaskuntzara astean zenbat ordu bideratu behar dituzten adierazten du. Ez du zertan IAren ordu kopuru bera izan, baldin eta ikasturte osoan konstantea izan ez bada bat-bateko arrazoiren batengatik, esaterako lanerako ezintasun iragankor baten ondorioz, edo legalki justifikatutako bestelako kausaren batengatik.

Dokumentu honen 2. eranskinean, EIA nola kalkulatu zehazten da, IAri eragin diezaioketen askotariko egoeren arabera, x/x+1 ikasturtea erreferentzia modura hartuta.

Dokumentu honen 1. eranskinean, berriz, asteko irakastordu gisa aitortuak dauden bestelako jarduera akademiko batzuk ematen dira aditzera, ikerketara, transferentziara, irakaskuntzara, nazioartekotzera eta kudeaketara bideratuak, 898/85 EDaren erreferentziarekin lotuta beti. Halaber, hura kalkulatzeko eta kontabilizatzeko prozedurak azaltzen dira, x/x+1 ikasturtea erreferentzia gisa hartuta. Ikasturteko irakaskuntza-programazioa onesten den urte naturala da X.

–Irakaskuntza Jarduera Osoa (IJO): unibertsitateko irakasleek astean zenbat irakastordu dituzten adierazten du, irakaskuntzara, ikerketara, transferentziara, nazioartekotzera, dibulgaziora eta kudeaketara bideratu beharrekoak eta AAPan aitortuak.

–Irakasleen Irakaskuntza Jarduera (IIJ): irakaskuntza presentzialaren jarduera titulazio ofizialetako irakasgaietan astean zenbat ordutakoa den eta araudi indarduna aplikatzearen ondorio diren beste irakaskuntza-aitorpen batzuk jasotzen ditu.

–Irakaskuntza Jarduera Osoaren Koefizientea (IJOK): Irakaskuntza Jarduera Osoaren (IJO) eta Egiazko Irakaskuntzako Ahalmenaren (EIA) arteko erlazioa da, ehunekotan adierazia.

IJOK = (IJO/EIA) * 100

Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren Koefizientea (IIJK): Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren (IIJ) eta Egiazko Irakaskuntzako Ahalmenaren (EIA) arteko erlazioa da, ehunekotan adierazia.

IIJK = (IIJ/EIA) * 100

Bi koefizienteen arteko aldeak kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta nazioartekotzeagatiko aitorpenen garrantzi erlatiboa neurtzen du, irakaskuntza-jarduerari aplikatua.

4.–AAPan kontuan hartu behar diren alderdiak.

4.1. Irakaskuntza Jardueraren eta Egiazko Irakaskuntza Jardueraren arteko oreka-printzipioa.

Aitortutako Irakaskuntza Jardueraren barruan garrantzi handia dauka Irakasleen Irakaskuntza Jarduerak (IIJ) bere agerpen guztietan. Bestalde, indarreko lege testuetan araututako Irakaskuntza Ahalmena ikasmaila batean eman beharreko kreditutan adierazten da, eta horiek irakaskuntzako asteko ordu bilakatzen dira. Unibertsitatearen oinarrizko helburu bat da arrazoizko oreka egonkor bat lortzea bi magnitudeen artean, betiere baztertu gabe ez kudeaketa eta, batez ere, ez ikerketa-jarduera.

Sailaren Irakaskuntza Jarduera Osoaren Koefizienteak, bere irakasleek irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa direla-eta dituzten aitorpen guztiak kontuan hartu eta gero, %90etik %95era bitartekoa izan beharko luke, ikasturtean noizean behingo bajak edo irakasleen eguneratzea bermatzera zuzendutako baimenak estaltzeko. Ratio horrek %100eko koefizientearekin daukan aldeak neurtzen du Irakaskuntza Ahalmena zuzen esleitzeko beharrezkoa den lasaiera-maila.

Bestalde, eta oro har, sailek modu orekatuan banatuko dituzte saileko irakasle eta ikertzaileen irakastorduak ikasturteko seihilekoetan. Ezohiko egoeretan izan ezik, irakaskuntza bi seihilekoetan ekitatiboki banatzen ahalegindu behar da %40tik %60ra bitarteko tarte batean. Irakasleren batek baja hartzen badu, saila arduratuko da haren irakaslanaz, behar bezala justifikatutako salbuespen kasuetan izan ezik.

4.2. Pertsona batek aitorpen multzoa asetzearen printzipioa.

Graduetako eta/edo masterretako irakasle orok astean 3 orduz, bederen, irakatsi behar du ikasgelan. Horretatik salbuetsiak egonen dira Irakaskuntza Ahalmena edo Egiazko Irakaskuntza Ahalmena hori baino txikiagoa duten kasuak. Gutxieneko hori aplikatzeko, aitorpenak pertsonalak izanen dira, eta erabilera libreko poltsak daudenean soilik transferituko zaizkio beste irakasle bati. Asetze printzipio horretatik salbuetsiak egonen dira errektoretza-taldeko kideak eta ikastegietako zuzendariak.

Bestalde, gutxieneko ordu kopurua astean 2 ordu izanen da honako hauentzat:

–Jakintza-arloko zuzendariak.

–Idazkariorde nagusia.

–Saileko zuzendariak.

–Ikerketa-institutuetako zuzendariak.

–Ikerketa areagotzeko programetako irakasleak.

–1. eranskineko IKER1 a) eta b) apartatuetako aitorpenak dituzten irakasleak.

5.–Jarduera akademikoa aitortzeko prozedura eta hura kudeatzeko irizpideak.

5.1. Prozedura.

Irakaskuntza Antolatzeko Plana (IAPa) da Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen jarduera akademikoa zehatz eta asteko ordutan adierazi behar duen tresna. Xede horrekin, IAP bat eginen da sail bakoitzerako, eta gutxienez kontzeptu hauek jasoko ditu:

–Irakaskuntza-mandatua (IM).

–Irakaskuntza Jarduera Osoa (IJO).

–Irakasleen Irakaskuntza Jarduera (IIJ).

–Irakaskuntza-ahalmena (IA).

–Egiazko Irakaskuntza Ahalmena (EIA).

–Irakaskuntza Jarduera Osoaren Koefizientea (IJOK).

–Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren Koefizientea (IIJK).

Irakasleei hurrengo ikasturterako irakaskuntza esleitzeko prozesuan, sailek kontuan izanen dute irakasle bakoitzaren Irakaskuntza Ahalmena (IA) eta sailari esleitutako Irakaskuntza Mandatua (IM).

Sailak egindako esleipena bere kide bakoitzaren Irakasleen Irakaskuntza Jardueran (IIJ) jaso behar da, informazio hori IAPean jasotzeko. Sailaren egitekoa da bere irakasle eta ikertzaileen artean esleipena egitea asteko ordutan, halako eran non irakaskuntza presentzialari dagokion Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren (IIJ) eta sailaren Irakaskuntza Mandatuaren (IM) arteko alderik ez baita egonen, behar bezala justifikatutako salbuespenetan izan ezik.

Unibertsitateko zerbitzu eta organoek emanen dituzte Irakaskuntza Jarduera Osoan kontuan hartzeko moduko gainerako elementuak, irakaskuntzako, kudeaketako, transferentziako, nazioartekotzeko, ikerketako eta dibulgazioko aitorpenak, baita IA eta EIA ere, eta hala jasoko dira ikasturtean zehar argitaratuko diren IAPa prestatzeko faseetan.

Jaso eta aitortu diren kontzeptuak aipatuko dira IAParen fase bakoitzean. Halaber, alegazio aldiak ezarriko dira ikasturtean zehar, eta tartean dauden zerbitzuek ebatziko dituzte lehen instantzian, eta dagokion gaian eskumena duen errektoreordetzak azken instantzian.

IKER1 kontzeptuagatiko aitorpenei dagokienez, IAParen lehenbiziko fasean baino ez dira onartuko alegazioak.

Unibertsitatearteko masterren batean NUPen matrikulatuak ez dauden ikasketa amaierako lanen zuzendaria NUPeko irakaslea bada, Laguntza eta Programazio Atalari jakinarazi behar diote ikastegiek.

5.2. Dokumentu honetan jasotako aitorpenen kudeaketan kontuan hartu beharreko irizpideak.

1. Aitorpen guztiak ikasturte bakoitzeko eginen dira.

2. Arduraldi osoko irakasleei eta arduraldi partzialeko irakasle funtzionarioei aplikatuko zaizkie aitorpenak.

3. Irakasle elkartuei, aldiz, kontzeptu hauengatik baino ez zaizkie aplikatuko aitorpenak: irakaskuntzagatik, nazioartekotzeagatik eta enpresa-batzordeko kide izateagatik.

4. Modu orokorrean x/x+1 izendapena hartuko da x ikasturtean hasi eta x+1 urtean amaitzen den ikasturtea zehazteko.

5. Ez da zilegi IJ baten aitorpena ikasturte batetik bestera pasatzea.

6. Merezimendu bera kontzeptu bakar bat ebaluatzeko erabiliko da.

7. AAPean aipatzen diren irakaskuntza-jarduera guztiak eta haien kudeaketarekin lotutako jarduerak Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako programa ofizialen barruan egin behar dira.

8. Dokumentu honetan adierazi gabeko beste edozein aitorpen egiteko, errektorearen ebazpen batean jaso behar da IAPean kontuan har dadin, eta horren berri eman behar zaio Gobernu Kontseiluari.

9. Dokumentu honetan jasotako aitorpenak aplikatzeko, behar adinako aurrekontua behar da. Salbuespenez, errektoreak zilegi du erabilgarri dagoen aurrekontura egokitzea aitorpenak ebazpen baten bidez, Unibertsitateko jarduera bermatzearren. Halakorik gertatuz gero, ebazpen horren berri emanen zaio Gobernu Kontseiluari.

1. ERANSKINA

Irakaskuntza Jardueraren Aitorpena

A.–Ikerketako jarduera akademikoaren aitorpena irakaskuntzako asteko ordutan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

A-IKER1 - Ikerketa-proiektu batean parte hartzea

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

A-IKER1 Aitorpenak.

Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle, kontratupeko irakasle doktore, kontratupeko bitarteko irakasle doktore, irakasle laguntzaile doktore eta irakaskuntzako ordezkoei aplikatuko zaizkie aitorpenak Ikerketako Plan Nazionalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren lehiaketa deialdietan edo horien pareko nazioarteko beste programa batzuetan lortutako ikerketa-proiektuetan parte-hartzeagatik, betiere funtsak Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzen badira, zeharkako kostuak kontuan hartzen badituzte eta proiektua X-1 urteko indarrean badago abenduaren 31n:

a) European Research Councilen (ERC) laguntza baten onuraduna izateagatik: 6 h/aste.

b) ERC laguntza baten eskatzaile izateagatik, baldin eta irakaslea onuraduna ez izan arren elkarrizketaren fasera pasatu bada eta laguntza berriz eskatzeko konpromisoa hartzen badu: 6 h/aste, ikerketa gaietan eskumena duen errektoreordearen txostenarekin bat etorriz.

c) Ikertzaile nagusia (IN) izateagatik arduraldi osoz Europar Batasuneko Esparru Programako proiektu batean (H2020, Horizonte Europa), hots, IA, RIA edo MSCA proiektu ez-banakako batean: 4 h/aste (proiektuko koordinatzaile izanez gero); 3 h/aste (NUPeko ikertzaile nagusi ez-koordinatzaile izanez gero).

d) Ikertzaile nagusia (IN) izateagatik arduraldi osoz Europar Batasuneko Esparru Programako proiektu baten eskaeran (H2020, Horizonte Europa), hots, IA, RIA edo MSCA proiektu ez-banakako batean, baldin eta irakaslea onuraduna ez izan arren nota onenaren %90eko atalase-nota lortu badu azkeneko fasean eta laguntza berriz eskatzeko konpromisoa hartzen badu: 2 h/aste bi urtez (proiektuko koordinatzaile izanez gero); 1 h/aste 2 urtez (NUPeko ikertzaile nagusi ez-koordinatzaile izanez gero). Proiektuaren eskaera aurkezturik baztertu egin dela adierazteko txostena X-1 urtekoa duten proiektuak hartuko dira kontuan.

e) Ikertzaile nagusia (IN) izateagatik arduraldi osoz Europar Batasuneko beste proiektu batean (Interreg, DG Justice): 2 h/aste.

f) Ikertzaile nagusia (IN) izateagatik arduraldi osoz Espainiako Planeko ikerketa-proiektu batean: 1,5 h/aste. Ikertzaile nagusietako bat izateagatik (gehienez 2 ikertzaile nagusi dituen proiektu batean): 1,2 ikertzaile nagusi bakoitzak.

g) Ikertzaile nagusia (IN) izateagatik arduraldi osoz Nafarroako Gobernuaren ikerketa-proiektu batean: 1 h/aste. Ikertzaile nagusietako bat izateagatik (gehienez 2 ikertzaile nagusi dituen proiektu batean): 0,75 ikertzaile nagusi bakoitzak.

h) Ikerketa-taldeko kide izateagatik arduraldi osoz Europar Batasuneko Esparru Programako proiektu batean, hots, c) puntuan adierazitakoetan: 1,5 ordu/aste.

i) Ikerketa-taldeko kide izateagatik arduraldi osoz Europar Batasuneko beste proiektu batean (Interreg, DG Justice), hots, e) puntuan adierazitakoetan: 1 ordu/aste.

j) Ikerketa-taldeko kide izateagatik arduraldi osoz Espainiako Planeko ikerketa-proiektu batean: 0,75 ordu/aste.

k) Ikerketa-taldeko kide izateagatik arduraldi osoz Nafarroako Gobernuaren ikerketa-proiektu batean: 0,5 ordu/aste.

l) Ikerketa-taldeko kide izateagatik arduraldi partzialez: arduraldi osoko ikertzailearen aitorpenaren erdia.

m) Gorago adierazi gabeko kasuetan, ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetzak erabakiko du, Ikerketa Batzordeak aholkatuta, nola interpretatu eta aplikatu aitorpenak.

A-IKER1 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Irakasle eta ikertzaile bakoitzari astean 3 ordu aitortuko zaizkio gehienez ere IKER1 kontzeptuengatik, salbu eta a) eta b) ataletako aitorpenak dagozkienei (astean 6 ordu gehienez) eta c) eta d) ataletakoak dagozkienei (astean 4 ordu gehienez).

–Unibertsitateko irakasle edo ikertzaile batek beste irakasle edo ikertzaile bat ordezten badu ikerketa-taldean, ikertzaile nagusiak erabakiko du nola banatuko den esleipena atera den langilearen eta sartu den langilearen artean.

–Aitorpen hauei dagokienez, ikerketa-proiektu baten “lan-taldeko” kidea izatea “ikerketa-taldeko” kidea izatea da.

–Ikertzaileek 9 hilabetez edo gehiagoz hartu behar dute parte proiektuan, aitorpenerako kontuan har dadin.

–IDISNAren esparruko proiektuei aplikatuko zaizkie aitorpenak.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

A-IKER2 - Ikerketaren ebaluazioak

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

A-IKER2 Aitorpenak.

Arduraldi osoko unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleei, kontratupeko irakasle doktoreei, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei eta irakasle laguntzaile doktoreei aplikatuko zaizkie aitorpenak:

a) Irakasleek bi ebaluazio (seiurteko) edo gehiago edukitzeagatik aitortuak CNEAI erakundearen edo Espainiako beste ebaluazio organismo eskudun baten eskutik, eta azkeneko seiurtekoa aktibo: 1 ordu/aste.

A-IKER2 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Arduraldi partzialez ari diren unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleei aitorpenen %50 aplikatuko zaie CNEAIren ebaluazioak edukitzeagatik (0,5 h/aste).

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

A-IKER3 - Ikerketaren ebaluazioak

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

A-IKER3 Aitorpenak.

Arduraldi osoko unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleei, kontratupeko irakasle doktoreei eta kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei aplikatuko zaizkie aitorpenak:

a) Irakasleek bost ebaluazio (seiurteko) edukitzeagatik gainjarri gabe, CNEAI erakundearen edo Espainiako beste ebaluazio organismo eskudun batek aitortuak: 1,25 ordu/aste.

b) Irakasleek sei ebaluazio (seiurteko) edo gehiago edukitzeagatik gainjarri gabe, CNEAI erakundearen edo Espainiako beste ebaluazio organismo eskudun batek aitortuak: 1,50 h/aste.

c) 2021-2022 ikasturtean, a) eta b) apartatuetako irakasleei astean 0,75 orduko aparteko aitorpena eginen zaie.

A-IKER3 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Arduraldi partzialez ari diren unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleei aitorpenen %50 aplikatuko zaie CNEAIren ebaluazioak edukitzeagatik.

–IKER2 eta IKER3 apartatuetako aitorpenak ezin dira metatu.

–IKER3 a) eta IKER3 b) apartatuetako aitorpenak ezin dira metatu.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

IKER4 - Beste neurri batzuk

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

IKER4 Aitorpenak.

Bi urtetik beherako umeren bat ardurapean izanik arduraldi osoz ari diren irakasleei IAren %40ko aitorpena aplikatuko zaie, interesdunek aldez aurretik hala eskatzen badute, amatasun edo aitatasun baja bukatzen den egunetik hasi eta umeak 2 urte betetzen dituen arte, horrek ikerketan duen eragin negatiboa txikitzearren.

A-IKER4 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Gizonezko irakasleen kasuan, umea jaiotzeagatiko baimena aldi berean eduki ez badute eginen zaie murrizketa hori. Irakaskuntzako murrizketa eskatzean egiaztatu behar dute hori. Denboraldi batez, baldintza hori betetzetik salbuetsirik geldituko dira aitatasun baimena araudi hau indarrean sartu baino lehen eduki dutenak.

B.–Transferentziako jarduera akademikoaren aitorpena irakaskuntzako asteko ordutan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

B-TRF1 - Spin-off enpresak sortzea

–Ekintzailetzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

B-TRF1 Aitorpenak.

NUPen spin-off enpresen ekintzaile taldeko bazkide diren arduraldi osoko irakasleei aplikatuko zaizkie aitorpenak:

a) NUPen spin-off bat sortzen parte hartzeagatik, irakasle bazkide bakoitzak astean ordubeteko aitorpena izanen du Gobernu Kontseiluak enpresa berriaren sorrerari onespena eman ondorengo bi ikasturteetan, baldin eta enpresak aktibo segitzen badu eta irakasleek bazkide izaten segitzen badute.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Horretarako, ikasturtea irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatzen dela ulertuko da.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

B-TRF2 - OTRI kontratuen zuzendari izatea

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

B-TRF2 Aitorpenak.

LOUren 83. artikuluaren babespeko kontratuen zuzendari diren arduraldi osoko irakasleei aplikatuko zaizkie aitorpenak, baldin eta proiektuaren zuzendariak kontratuari esker jasotako diruaren parte bat Unibertsitateari ematen badio eta proiektua indarrean badago X-1 urtearen 12/31n:

a) Astean ordubete aitortuko zaio Unibertsitateari emandako AOUKUGSG1/6 bakoitzeko, eta ikerketa-taldeko kideen artean banatuko ditu proiektuaren arduradunak.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

B-TRF3 - Katedren zuzendari izatea

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikerketa Zerbitzua

(1) AOUKUGSG: Arduraldi osoko unibertsitateko katedradun batek urtean gutxienez jasotzen duen soldata gordina.

B-TRF3 Aitorpenak.

Arduraldi osoz ari diren unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleei, kontratupeko irakasle doktoreei eta kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei aplikatuko zaizkie aitorpenak indarrean den araudiaren arabera onetsitako katedra baten zuzendari izateagatik, baldin eta katedrak kanpoko finantzaketa badu, irakasleek ordainsari pertsonalik jasotzen ez badute eta katedra aktibo badago X-1 urtearen 12/31n:

a) 1 h/aste, zeinak poltsa gisa funtzionatuko baitu.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

B-TRF4 - Ikerketa-deialdien arduradun izatea

–Proiekzioko, kulturako eta dibulgazioko gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Idazkaritza Teknikoa

B-TRF4 Aitorpenak.

Erakunde publikoekiko ikerketa-deialdietako jardueren eta segimenduaren arduradun diren arduraldi osoko irakasleei aplikatuko zaizkie aitorpenak, betiere ikerketa-deialdiak Plan Estrategikoko balioak erdiestera bideratuak badaude, hots, elkartasuna, genero-berdintasuna, irisgarritasuna, osasunaren sustapena eta ingurumenaren defentsa erdiestera, eta baldin eta gutxienez 9 hilabeteko indarraldia badute, irakasleek ordainsari pertsonalik jasotzen ez badute eta deialdiak aktibo badaude X-1 urtearen 12/31n:

a) 1 h/aste, zeinak poltsa gisa funtzionatuko baitu.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

B-TRF5 - Dibulgazio proiektuak

–Proiekzio, kultura eta dibulgazio gaietan eskumena duen errektoreordetza

B-TRF5 Aitorpenak.

NUPek antolatutako dibulgazio proiektuetan parte hartzen duten arduraldi osoko irakasleei aplikatuko zaizkie aitorpenak, baldin eta aldeko ebaluazioa egin badie proiekzioko, kulturako eta dibulgazioko gaietan eskumena duen errektoreordetzak eta indarrean badaude deialdian jasotakoaren arabera:

a) Gehienez ere 0,5 h/aste, proiektuan parte hartzen duen pertsona bakoitzak proiektua esleitu ondorengo ikasturtean.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Horretarako, ikasturtea irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatzen dela ulertuko da.

IKER1+IKER2+IKER3+TRF1+TRF3+TRF4+TRF 5 Ikerketako eta transferentziako jardueraren aitorpenari buruzko mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Irakasle eta ikertzaile bakoitzari astean 3 ordu aitortuko zaizkio gehienez ere IKER1+IKER2+IKER3+TRF1+TRF3+TRF4+TRF5 kontzeptuengatik, salbu eta IKER1 a) eta b) ataletako aitorpenak dagozkienei (astean 6 ordu gehienez) eta IKER1 c) eta d) ataletakoak dagozkienei (astean 4 ordu gehienez).

Gorago adierazi gabeko kasuetan, dagokion arloan eskumena duen errektoreordetzak erabakiko du nola interpretatu eta aplikatu aitorpenak.

C.–Nazioartekotzeko jarduera akademikoaren aitorpena irakaskuntzako asteko ordutan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

C-NAZ1 - Erasmus+ proiektuetan parte-hartzea

–Nazioartekotzeko gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Nazioartekotzeko unitate arduraduna

C-NAZ1 Aitorpenak.

Arduraldi osoz ari diren unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle, kontratupeko irakasle doktore, kontratupeko bitarteko irakasle doktore, irakasle laguntzaile doktore eta irakaskuntzako ordezkoei aplikatuko zaizkie aitorpenak Erasmus+ proiektuetan parte hartzeagatik, baldin eta loturarik ez badute mugikortasunarekin, tarteko txosten bat baldin badute eta indarrean badaude X-1 urtearen 12/31n:

a) Proiektuaren koordinatzaile nagusi izateagatik, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea denean: 1,25 h/aste Elkartze Estrategikoen kasuan, eta 2 h/aste Berrikuntzarako Aliantzen eta Erasmus Mundus Masterren kasuan.

b) NUPeko koordinatzaile izateagatik, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea ez denean: 1 h/aste Elkartze Estrategikoen kasuan, eta 1,5 h/aste Berrikuntzarako Aliantzen eta Erasmus Mundus Masterren kasuan.

c) Proiektuaren taldeko kide izateagatik: 0,5 h/aste Elkartze Estrategikoen kasuan, eta 1 h/aste Berrikuntzarako Aliantzen eta Erasmus Mundus Masterren kasuan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

C-NAZ2 - Mugikortasun-programa bateko arduradun izatea

–Nazioartekotzeko gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Nazioartekotzeko unitate arduraduna

C-NAZ2 Aitorpenak.

Mugikortasun-programa bateko arduradun gisa egindako lanagatik eginen zaie aitorpena:

a) Mugikortasun-programa baten bidez NUPera datorren edo kanpora doan ikasle bakoitzeko: 0,04 h/aste. Unibertsitate bereko etorritako/joandako ikasle bikote bakoitzeko: 0,04 h/aste gehiago.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

X-1/X urteko ikasle kopurua hartuko da kontuan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

C-NAZ3- Mugikortasun-programa bateko koordinatzaile izatea

–Nazioartekotzeko gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Nazioartekotzeko unitate arduraduna

C-NAZ3 Aitorpenak.

Mugikortasun-programa bateko nazioarteko harremanak koordinatzeko arduradun gisa egindako lanagatik eginen zaie aitorpena:

a) Mugikortasun-programa baten bidez NUPera datorren edo kanpora doan ikasle bakoitzeko: 0,02 h/aste.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

X-1/X urteko ikasle kopurua hartuko da kontuan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

C-NAZ4 - Mugikortasun-programa bateko 3. zikloko ikasleen tutore akademikoa izateagatik

–Nazioartekotzeko gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Nazioartekotzeko unitate arduraduna

C-NAZ4 Aitorpenak.

NUPera etorritako ikasleen tutore izateagatik seihileko batez: 0,20 h/aste ikasle bakoitzeko.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

X-1/X urteko ikasle kopurua hartuko da kontuan.

C-NAZ1 + C-NAZ2 + C-NAZ3 + C-NAZ4 Nazioartekotzeko jardueraren aitorpenari buruzko mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Irakasle eta ikertzaile bakoitzari astean 3 ordu aitortuko zaizkio gehienez ere C-NAZ1 + C-NAZ2 + C-NAZ3 + C-NAZ4 kontzeptuengatik.

D.–Irakasleen beste jarduera akademiko batzuen aitorpena irakaskuntzako asteko ordutan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK1 - Irakaskuntzan berrikuntza txertatzeko proiektuetan parte hartzea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK1 Aitorpenak.

Irakaskuntzan berrikuntza txertatzeko proiektuetan parte hartzeagatik aplikatuko zaizkie irakasleei aitorpenak, zehazki irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetzak esleitu dituen eta deialdiaren arabera indarrean dauden proiektuetan parte hartzeagatik:

a) Baldin eta irakasleak irakatsiko irakasgaia hezkuntza-berrikuntzako proiektu batekoa eta Unibertsitatearen eskaintza akademikokoa bada, astean ordubete gehiagoko balorazioa izanen du irakasleak irakasgai bakoitzean irakaskuntza-talde bakoitzeko, deialdian jasotakoaren arabera.

D-IRAK1 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetzak erabakiko du nola aplikatu aitorpenak.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK2- Online irakastea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK2 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei irakasgaiak online emateagatik:

a) Hasierako bi ikasturteetan, Unibertsitatearen eskaintza akademikoko irakasgai bat online irakatsiz gero, irakasgai presentzialak bezala hartuko da kontuan ECTS kredituei eta profilari dagokienez.

b) Irakasgaia online eskaintzen den hirugarren urtetik aurrera, berriz, 0,67 koefizientearekin biderkatuko dira mandatu-orduak.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK3 - Atzerriko hizkuntza batean irakastea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK3 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei eskola presentzialak ingelesez emateagatik:

a) Unibertsitatearen eskaintza akademikoko irakasgai bat atzerriko hizkuntza batean irakasteak astean %20ko balorazio gehigarria izanen du irakasten den lehenbiziko ikasturtean, %15ekoa bigarrenean eta %10ekoa gainerako ikasturteetan.

D-IRAK3 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Irakasgaia lehenbizikoz irakatsi aurretik, hizkuntza horren C1 maila edo baliokidea egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute irakasleek, edo NUPek berariaz horretarako emandako hizkuntza gaitasuneko ziurtagiria.

–Aitorpen honetatik salbuetsia dago atzerriko hizkuntza bat ikasteko irakasgaiak ematea.

–Ez da balorazio gehigarririk eginen baldin eta irakasgaia ematen duen irakaslearen lanpostuak atzerriko hizkuntzako profila badu.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK4 - Euskaraz irakastea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK4 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei eskola presentzialak euskaraz emateagatik:

a) Unibertsitatearen eskaintza akademikoko irakasgai bat euskaraz irakasteak astean %25eko balorazio gehigarria izanen du irakasten den lehenbiziko bi ikasturteetan.

D-IRAK4 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Irakasgaia lehenbizikoz irakatsi aurretik, hizkuntza horren C1 maila edo baliokidea egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute irakasleek, edo NUPek berariaz horretarako emandako hizkuntza gaitasuneko ziurtagiria.

–Aitorpen honetatik salbuetsia dago euskara ikasteko irakasgaiak ematea.

–Ez da balorazio gehigarririk eginen baldin eta irakasgaia ematen duen irakaslearen lanpostuak euskarazko profila badu.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK5 - Kanpoko praktikak

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Ikasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK5 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei dagokion ikasturtean graduko edo masterreko curriculumeko kanpoko praktiken tutoretza egiteagatik:

a) Curriculumeko praktiken tutoretza-lanak egiteagatik asteko 0,035 orduren baliokidea den irakaskuntza-mandatua izanen du irakasleak ikasle baten praktiketako 6 ECTS kredituko.

b) Curriculumez kanpoko praktiken tutore izateagatik, berriz, asteko 0,020 orduren irakaskuntza-mandatu baliokidea izanen du irakasleak ikasle baten praktika bakoitzeko, baldin eta 150 ordukoak badira gutxienez.

D-IRAK5 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Jarduera horrengatik, astean 2 orduko aitorpena emanen da gehienez ere.

–X-1/X ikasturtean egindako curriculumez kanpoko praktikek X/X+1 ikasturtean izanen dute aitorpena. Horretarako, ikasturtea irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatzen dela ulertuko da.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK6 - Ikasketa Amaierako Lanen zuzendari izatea (MALena eta GALena).

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK5 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Ikasketa Amaierako Lanen zuzendari izateagatik.

a) 6 ECTS kreditura arteko IAL bakoitzeko, astean 0,12 orduko aitorpena aplikatuko da.

b) 6 ECTS baino gehiago eta 12 ECTS edo gutxiago dituen IAL bakoitzeko, astean 0,16 orduko aitorpena aplikatuko da.

c) 12 ECTS baino gehiago eta 18 ECTS edo gutxiago dituen IAL bakoitzeko, astean 0,20 orduko aitorpena aplikatuko da.

d) 18 ECTS baino gehiago dituen IAL bakoitzeko, astean 0,25 orduko aitorpena aplikatuko da.

D-IRAK6 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Jarduera horrengatik, astean 2 orduko aitorpena emanen da gehienez ere.

–Zuzendari bat baino gehiago izan baditu lanak, proportzionalki banatuko da aitorpena.

–Ikasturte bat bakarra hartuko da kontuan IALaren zuzendari izateagatik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK7 - Doktoretza-tesien zuzendari izatea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

–EDONA

D-IRAK7 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei tesien zuzendari izateagatik:

a) Arduraldi osoz aritzeagatik, doktoretza-tesi bakoitzeko, hiru ikasturtez eginen da aitorpena, tesia matrikulatu den egunaren ondorengo bigarren urtetik hasita. Tesiaren zuzendariari astean 0,5 orduko aitorpena aplikatuko zaio 2. eta 3. ikasturtean, eta astean ordubetekoa 4. ikasturtean. Tesiaren tutore akademikoari, berriz, astean 0,1 orduko aitorpena aplikatuko zaio 2. eta 3. ikasturtean, eta astean 0,2 ordukoa 4. ikasturtean, baldin eta tesiaren zuzendaria Nafarroako Unibertsitate Publikokoa ez bada eta tesia aktibo badago edo defendatu bada.

b) Arduraldi partzialez aritzeagatik, doktoretza-tesi bakoitzeko, hiru ikasturtez eginen da aitorpena, tesia matrikulatu den egunaren ondorengo laugarren urtetik hasita. Tesiaren zuzendariari astean 0,5 orduko aitorpena aplikatuko zaio 4. eta 5. ikasturtean; 6. ikasturtean, berriz, astean ordubetekoa. Tesiaren tutore akademikoari, berriz, astean 0,1 orduko aitorpena aplikatuko zaio 4. eta 5. ikasturtean, eta astean ordubetekoa 0,2 ordukoa 6. ikasturtean, baldin eta tesiaren zuzendaria Nafarroako Unibertsitate Publikokoa ez bada eta tesia aktibo badago edo defendatu bada.

D-IRAK7 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–2021-2022 ikasturtean 3. urtea hasiko duten arduraldi osoko doktoretza-tesien kasuan, tesi-zuzendariei astean 1 orduko aitorpena aplikatuko zaie 3. eta 4. ikasturtean; eta, tutore akademikoari, aldiz, astean 0,2 ordukoa.

–2021-2022 ikasturtean 5. urtea hasiko duten arduraldi partzialeko doktoretza-tesien kasuan, tesi-zuzendariei astean 1 orduko aitorpena aplikatuko zaie 5. eta 6. ikasturtean; eta, tutore akademikoari, aldiz, astean 0,2 ordukoa.

–Aitorpena indarrean sartu baino lehenago defendatu bada tesia, defendatu den egunetik aurrera hartuko da kontuan.

–Tesiaren zuzendariari egiten zaio aitorpena. Zuzendari bat baino gehiago izan baditu tesiak, proportzionalki banatuko da aitorpena zuzendarien artean, salbu eta EDONAren bermea duten atzerriko unibertsitateko zuzendariek hartu badute parte; kasu horretan, osorik eginen zaie aitorpena.

–Tesien zuzendari izateagatik astean 2 ordu aplikatuko dira gehienez.

–Tesien tutore akademikoa izateagatik astean ordubete aplikatuko da gehienez.

–Arduraldian aldaketarik gertatuz gero, arduraldi partzialekotzat hartuko da, eta 4. ikasturteko tutoretzan hasiko da kontatzen, edo, 4. tutoretza baino lehenago gertatuz gero, tesia irakurtzen den unean. Baldin eta X-1/X ikasturteko tutoretzak aitorpena izan bazuen, eutsi eginen zio aitorpen horri, arduraldia aldatu edo ez.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

D-IRAK8 - Tuterako irakasle izatea

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

D-IRAK8 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei graduko edo masterreko irakasgaiak ikasgelan irakasteagatik, dela Iruñeko nola Tuterako campusean:

  • Tuterako irakasleen irakaskuntza-mandatuak %20ko balorazio gehigarria izanen du.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Ez zaie balorazio gehigarririk eginen lanpostua Tuterako campusean duten irakasleei.

Ez zaie balorazio gehigarririk eginen arduraldi osoa Tuterako campusean duten irakasleei.

E.–Kudeaketako jarduera akademikoaren aitorpena irakaskuntzako asteko ordutan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD1 - Errektoretza-taldeko kide izatea

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

E-KUD1 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei errektoretza-taldeko kide izateagatik:

a) Errektoretzako kide izateagatik: erabateko salbuespena irakasle-lan akademikotik.

b) Errektoreordetzako kide izateagatik: erabateko salbuespena irakasle-lan akademikotik.

c) Idazkaritza Nagusiko kide izateagatik: erabateko salbuespena irakasle-lan akademikotik.

d) Idazkariordetzako kide izateagatik: 3 h/aste.

e) Arloko zuzendaritzako kide izateagatik: 3 h/aste.

Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD2 - Ikastegi bateko zuzendaritza-taldeko kide izatea.

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetzak ontzat emandako ikastegia.

–Irakaskuntza Zerbitzua

E-KUD2 Aitorpenak.

Ikastegi bateko zuzendaritza-taldeko kideei aitorpen hauek aplikatuko zaizkie:

a) Dekano/Zuzendari izateagatik: 5 h/aste.

b) Dekanorde/Zuzendariorde izanik gradu bateko kalitateko arduradun izateagatik: 2,5 h/aste.

c) Dekanorde/Zuzendariorde izanik gradu bikoitz bateko arduradun izateagatik, urteko segimendua egiten zaion talde propio batekin: 1,5 h/aste.

d) Idazkari akademikoa izateagatik: 2 h/aste.

e) Dekanorde/Zuzendariorde izateagatik nazioartekotzea, mugikortasun edo I+G+B arloetako gaietan Unibertsitatearen Plan Estrategikoarekin lerrokatutako jarduerak egiteko: 2 h/aste.

f) Ikastegi bateko kalitateko arduradun izateagatik: 2 h/aste.

g) NUPeko master baten edo NUPek koordinatutako unibersitatearteko master baten zuzendari akademikoa izateagatik, masterrek 10 ikasle edo gehiago badituzte (arduraldi osokoak), 1,5h/s, poltsa gisa funtzionatuko baitu. Sarbide berriko 40 ikasle baino gehiago dituzten (edo horren arduraldi osoko kopuru baliokidea) eta lanbidean jarduteko gaitzen duten masterrek zuzendariorde/dekanorde bat izanen dute master-arduradunaren ordez.

h) NUPeko master baten edo NUPek koordinatutako unibersitatearteko master baten zuzendari akademikoa izateagatik, masterrek 10 ikasle baino gutxiago badituzte (edo horren arduraldi osoko kopuru baliokidea): 0,75 h/aste.

i) NUPek koordinatzen ez duen unibertsitatearteko master baten zuzendaritza akademikoa izateagatik: 0,5 h/aste.

j) NUPek koordinaturik atzerriko unibertsitateekin antolatutako unibertsitatearteko master baten zuzendaritza akademikoa izateagatik: 2 h/aste.

k) NUPek koordinatu gabe atzerriko unibertsitateekin antolatutako unibertsitatearteko master baten zuzendaritza akademikoa izateagatik: 0,75 h/aste.

l) 6 ECTSko edo gehiagoko graduetako curriculum-praktikak kudeatzeko ardura duten ikastegiek astean ordubete edukiko dute gradu bakoitzeko. Horrez gainera, astean 0,5 ordu edukiko dituzte gradu berean praktiketan matrikulatutako 150 ikaslez osatutako bloke bakoitzeko.

m) Beren master guztietan curriculum-praktikak kudeatzeko ardura duten ikastegiek, asteko 0,05 orduko aitorpena edukiko dute ikaslearen praktika bakoitzeko. Jarduera horrengatik, astean 2,5 orduko aitorpena emanen da gehienez ere.

E-KUD2 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Aurreko aitorpenak kalkulatu eta gero, Ikastegiko Dekanotza/Zuzendaritzak bere taldeko kideen artean banaketa nola egin den jakinaraziko dio irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzari, IAPean sartu aurreko urrats modura.

–Dekanoak/Zuzendariak idazkari akademiko bat bakarra izendatzen ahalko du.

–Graduko eta masterreko 10 titulu baino gehiago atxikiak dituzten ikastegiek (unibertsitatearteko masterren kasuan, NUP koordinatzailea bada kontatuko dute, bestela ez) Kalitateko zuzendariorde/dekanorde bat izanen dute ikastegiko Kalitateko koordinatzailearen ordezko, eta astean 0,5 orduko aitorpen gehigarria izanen du 10 tituluko bloke bakoitzeko.

–c), i) eta k) apartatuetako aitorpenak aplikatzeko, irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordeak baimena eman behar du espresuki.

–Apartatu honetarako, X-1/X ikasturteko ikasle matrikulatuen kopurua hartuko da kontuan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD3 - Sail bateko zuzendaritza-taldeko kide izatea.

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

E-KUD3 Aitorpenak.

Sail bateko zuzendaritza-taldeko kideei aitorpen hauek aplikatuko zaizkie, saila zenbat irakaslek osatzen duten:

IRAKASLE AKTIBOEN KOPURUA

ORDU/ASTE

50 baino gutxiago

8

50 eta 75 artean

8,5

76 eta 100 artean

9,5

101 eta 125 artean

11

125 baino gehiago

13,5

Sailaren Zuzendaritzak libreki erabiltzeko poltsa baten modura erabiliko ditu orduak saila kudeatzeko.

E-KUD3 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Aurreko aitorpenak kalkulatu eta gero, Sailaren Zuzendaritzak bere taldeko kideen artean banaketa nola egin den jakinaraziko dio irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzari, IAPean sartu aurreko urrats modura.

–Gehienez ere, 4 zuzendariorde izanen ditu sail bakoitzak.

–Aitorpenak kalkulatzeko, X-1 urteko abenduaren 31n sailak zenbat irakasle zituen hartuko da kontuan, Unibertsitateko Informazio Sistema Integralaren irakasle eta ikertzaileen fitxategiko datuen arabera.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD4 - Doktoretza Eskola (EDONA).

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–EDONA

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD4 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei doktoretza-programen kudeaketarekin lotutako jarduerak egiteagatik:

a) Doktoretza Eskolako zuzendaria: 5 h/aste.

b) Idazkari akademikoa: 2 ordu/aste.

c) Doktoretza Eskolako zuzendariordea: 2 h/aste.

d) NUPeko doktoretza-programa baten koordinatzailea, 99/2011 Errege Dekretuaren babesean: 1,5 h/aste, zeinak poltsa gisa funtzionatuko baitu.

e) NUPeko unibertsitatearteko doktoretza-programa baten koordinatzailea, 99/2011 Errege Dekretuaren babesean: 1 h/aste, zeinak poltsa gisa funtzionatuko baitu.

f) Unibertsitatearteko doktoretza-programa baten NUPeko arduraduna (NUPek koordinatzen ez duen programa batekoa), 99/2011 Errege Dekretuaren babesean: 0,5 h/aste, zeinak poltsa gisa funtzionatuko baitu.

E-KUD4 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Astean 0,5 orduko poltsa gehigarri bat jarriko da arduraldi osoko 20 ikasle baino gehiago matrikulatuak dituen NUPeko doktoretza-programa bakoitzeko. Aitorpena kalkulatzeko, X-1/X ikasturtean zenbat ikasle zeuden matrikulatuak hartuko da kontuan.

–Aurreko aitorpenak kalkulatu eta gero, EDONAko zuzendariak doktoretza-programetako kideen artean banaketa nola egin den jakinaraziko dio irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzari, IAPean sartu aurreko urrats modura.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD5 - Ikerketa-institutu bateko zuzendaritza-taldeko kide izatea.

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD5 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei ikerketa-institutuekin lotutako jarduerak egiteagatik:

Ordu poltsa bat izanen da aitorpena, eta institutuak bere taldeko kideen artean banaketa nola egin den jakinaraziko dio ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetzari, IAPean sartu aurreko urrats modura.

IKERKETA-INSTITUTUKO IKERTZAILE PROPIOEN KOPURUA

ORDU/ASTE

20-29

4,5

30-39

5

40-49

5,5

50 edo gehiago

6

E-KUD5 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

–Aitorpena kalkulatzeko, X-1 urteko abenduaren 31n institutuak zenbat ikertzaile zituen hartuko da kontuan.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD6 - Unibertsitateko komunitatearen arartekoa izatea

–Errektorea

E-KUD6 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Unibertsitateko komunitatearen arartekotzako kide izateagatik:

a) Unibertsitateko komunitatearen arartekoa: 4 h/aste.

b) Arartekoaren laguntzailea: 1 h/aste.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD7 - Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendari izatea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD7 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaritzako eginkizunetan aritzeagatik:

a) Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaria: 3 h/aste.

E-KUD7 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD8 - Hezkuntzaren Berrikuntzako Goi Mailako Ikastegiaren zuzendari izatea

–Irakaskuntzako gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD8 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Hezkuntzaren Berrikuntzako Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaritzako eginkizunetan aritzeagatik:

a) Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria 3 h/aste.

E-KUD8 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD9 - Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoaren zuzendari izatea

–Ikerketako gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD9 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoaren zuzendaritzako eginkizunetan aritzeagatik:

a) ILAZTen zuzendaria: 2,5 h/aste.

E-KUD9 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD10 - Sarbideko koordinatzaile nagusia izatea

–Ikasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

E-KUD10 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Unibertsitatean sartzeko koordinazio orokorrarekin lotutako jarduerak egiteagatik:

a) Sarbideko koordinatzaile nagusia: 3 h/aste.

E-KUD10 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD11 - Informazioaren segurtasunerako arduraduna izatea

–Errektorea

E-KUD11 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei informazioaren segurtasunerako arduradun gisa egindako lanagatik:

a) Segurtasunaren arduraduna: 3 h/aste.

E-KUD11 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera, eta hala eskatzen duen ebazpen bat dagoenean aldatuko da soilik.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD12 - Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeko kide izatea

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

E-KUD12 Aitorpenak.

Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeko kide izateagatik:

a) Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeko kideei IAren (h*11/1640) aitortuko zaie, non Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuak aitortutako ordu kopurua baita h.

E-KUD12 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Kalkulua egiteko, Langileen Estatutuan xedatutakoa hartuko da kontuan. Ordu murrizketa irakaskuntza-ahalmenaren araberakoa da.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera. Aitorpena sindikatu bereko beste ordezkari bati transmititzen ahal zaio osorik edo partez. Hala eginez gero, irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi behar zaie.

JARDUERA

ERAGILE EBALUATZAILEA

E-KUD13 - Enpresa Batzordeko kide izatea

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

E-KUD13 Aitorpenak.

Aitorpena irakasleei Enpresa Batzordeko kide izateagatik:

a) Enpresa Batzordeko kidea: IAren (h*11/1640), non Langileen Estatutuak aitortutako ordu kopurua baita h.

E-KUD13 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Kalkulua egiteko, Langileen Estatutuan xedatutakoa hartuko da kontuan. Ordu murrizketa irakaskuntza-ahalmenaren araberakoa da.

–IAPean aitorpena automatikoki eginen da ikasturte batetik bestera. Aitorpena sindikatu bereko beste ordezkari bati transmititzen ahal zaio osorik edo partez. Hala eginez gero, irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi behar zaie.

E-KUD1 + E-KUD2 + E-KUD3 + E-KUD4 + E-KUD5 + E-KUD6 + E-KUD7 + E-KUD8 + E-KUD9 + E-KUD10 + E-KUD11 + E-KUD12 + E-KUD13 Kudeaketako jardueraren aitorpenari buruzko mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Arau orokor gisa, kudeaketako jarduera akademikoari dagokionez, irakaslea karguan zenbat aste egon den hartuko da kontuan, 52 asteko guztizkotik, X/X+1 ikasturte gisa X/X+1 ikasturtea X/09/01etik X+1/08/31rako aldia hartuta.

Arduraldi osoz ari diren irakasleei aplikatuko zaizkie aitorpenak.

KUD13 aitorpena, Enpresa Batzordeko kide izateagatikoa, aldiz, arduraldi partzialez ari diren irakasle elkartuei ere aplikatuko zaie.

2. ERANSKINA

Egiazko Irakaskuntza Ahalmena (EIA)

EIAk irakasleek erabilgarri dituzten orduak neurtzen ditu, asteko ordutan adierazita. Printzipioz, IAk eta EIAk bat etorri behar dute. Hala ere, ikasturtean zehar bi ahalmenak ezberdinak izan daitezke, arrazoi hauetakoren batengatik:

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I1 - IA (arduraldia) irakastaldian zehar aldatzea, kontratuz aldatzeagatik/kontratua aldatzeagatik, lanaldia murrizteagatik / baimenagatik eta abarrengatik.

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I1 Balorazio irizpideak.

IA irakastaldian zehar aldatzen bada, ikasturteko EIA aldi horretako ahalmenen batezbesteko gisa kalkulatuko da. Irakasle eta ikertzaileei lanaldi murrizketa bat edo baimena onartu badiete, EIA lortzeko, IAren gaineko murrizketaren ehunekoa aplikatu beharko da.

I1 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

Arau orokor gisa, lehen seihilekoko ahalmentzat joko da irailaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartekoa, eta bigarren seihilekoko ahalmentzat, berriz, otsailaren 1etik ekainaren 30era doana. Bitarteko aldietan ahalmen aldaketarik gertatzen bada, irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetzak erabakiko du irakaslearen irakaskuntza ahalmena.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I2 - Zerbitzu bereziak/Zerbitzu betekizunak

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I2 Balorazio irizpideak.

Irakasle eta ikertzaileak zerbitzu bereziak egiten ari badira, dagokion ebazpenak xedatutakoa izanen da EIA.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I3 - Lanerako ezintasun iragankorrak

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I3 Balorazio irizpideak.

Irakasle eta ikertzaileak lanerako ezintasun iragankorraren egoeran edo eszedentzian badaude, EIA murriztu eginen zaie beren IAren aldean, irizpide honi jarraikiz:

a) Ezintasun aldia 4 astekoa baino txikiagoa bada, %0 izanen da murrizketa.

b) Ezintasun aldia 4 astekoa edo handiagoa eta 6 astekoa baino txikiagoa bada, %12,5ekoa izanen da murrizketa.

c) Ezintasun aldia 6 astekoa edo handiagoa eta 8 astekoa baino txikiagoa bada, %18,75ekoa izanen da murrizketa.

d) Ezintasun aldia 8 astekoa edo handiagoa eta 10 astekoa baino txikiagoa bada, %25ekoa izanen da murrizketa.

e) Ezintasun aldia 10 astekoa edo handiagoa eta 12 astekoa baino txikiagoa bada, %31,25ekoa izanen da murrizketa.

f) Ezintasun aldia 12 astekoa edo handiagoa eta 14 astekoa baino txikiagoa bada, %37,5ekoa izanen da murrizketa.

g) Ezintasun aldia 14 astekoa edo handiagoa eta 16 astekoa baino txikiagoa bada, %43,75ekoa izanen da murrizketa.

h) Ezintasun aldia 16 astekoa edo handiagoa eta 18 astekoa baino txikiagoa bada, %50ekoa izanen da murrizketa.

i) Ezintasun aldia 18 astekoa edo handiagoa eta 20 astekoa baino txikiagoa bada, %56,25ekoa izanen da murrizketa.

j) Ezintasun aldia 20 astekoa edo handiagoa eta 22 astekoa baino txikiagoa bada, %62,5ekoa izanen da murrizketa.

k) Ezintasun aldia 22 astekoa edo handiagoa eta 24 astekoa baino txikiagoa bada, %68,75ekoa izanen da murrizketa.

l) Ezintasun aldia 24 astekoa edo handiagoa eta 26 astekoa baino txikiagoa bada, %75ekoa izanen da murrizketa.

m) Ezintasun aldia 26 astekoa edo handiagoa eta 28 astekoa baino txikiagoa bada, %81,25ekoa izanen da murrizketa.

n) Ezintasun aldia 28 astekoa edo handiagoa eta 30 astekoa baino txikiagoa bada, %87,5ekoa izanen da murrizketa.

o) Ezintasun aldia 30 astekoa edo handiagoa eta 32 astekoa baino txikiagoa bada, %93,75ekoa izanen da murrizketa.

p) Ezintasun aldia 32 astekoa edo handiagoa bada, %100ekoa izanen da murrizketa.

K3 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Aurreko puntuko asteak kalkulatzeko erreferentzia-aldia irailaren 1etik maiatzaren 31ra artekoa izanen da.

–Ikasturtean zehar izan diren lanerako ezintasun aldiak metatu eginen dira murrizketa kalkulatzeko.

–Kimioterapia edo erradioterapia tratamendu bat bukatuta lanera bueltatzen diren irakasle eta ikertzaileek zilegi dute lanaldia progresiboki egokitzeko eskatzea, hau da, laneratze ikasturtean lan-orduak %20raino murrizteko eskatzea. Aukera hori emanen zaie lagungarria bada langileak gaitasun funtzionalak erabat berreskura ditzan edo bere lana egiteko bereziki zailak edo neketsuak diren egoerak saihets ditzan.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I4 - Eszedentziak

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I4 Balorazio irizpideak.

Irizpide berari jarraikiz, eszedentzian dauden irakasle eta ikertzaileen EIA murriztu eginen da IAren aldean, lanerako ezintasun iragankorrean zehaztutako aste kopuruaren arabera.

I4 Mugak / Kontuan hartu beharrekoak.

–Aurreko puntuko asteak kalkulatzeko erreferentzia-aldia irailaren 1etik maiatzaren 31ra artekoa izanen da.

–Ikasturtean zehar dauden eszedentzia aldiak metatu eginen dira murrizketa kalkulatzeko.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I5 - Baimen akademikoak / Urte sabatikoa

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I5 Balorazio irizpideak.

Irakasle eta ikertzaileei baimen akademiko bat onartu badiete edo urte sabatiko bat egiten ari badira, EIA murriztu eginen zaie IAren aldean, irizpide honi jarraikiz:

a) Baimen akademikoa hiru hilabeterako edo aldi txikiago baterako bada, murrizketa %0 izanen da.

b) Baimen akademikoa hiru hilabeterako baino aldi handiago baterako bada, %50ekoa izanen da murrizketa, betiere X/12/01 baino geroago bukatu edo X+1/01/31 baino lehenago hasten bada.

c) Baimen akademikoa urtebetekoa bada, %100ekoa izanen da murrizketa, betiere X/X+1 ikasturtea hartzen badu kontuan.

INGURUABARRA

ERAGILE EBALUATZAILEA

I6 - Murrizketa desgaitasunagatik

–Irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordetza

–Giza Baliabideen Zerbitzua

I6 Balorazio irizpideak.

Irakasle eta ikertzaileek egiazta dezaketen desgaitasun aitortu bat dute, EIA murriztu eginen da IAren aldean, irizpide honi jarraikiz:

a) Desgaitasuna %33 baino txikiagoa bada, murrizketa %0 izanen da.

b) Desgaitasuna %33 baino handiagoa bada eta %49 baino txikiagoa, %12,5ekoa izanen da murrizketa.

c) Desgaitasuna %49 baino handiagoa bada eta %65 baino txikiagoa, %18,75ekoa izanen da murrizketa.

d) Desgaitasuna %65 baino handiagoa bada, %25ekoa izanen da murrizketa.

Iragarkiaren kodea: F2107299