123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1087/2021 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 8ko 28E/2021 Foru Agindua betetzen duena.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 106/2020 Ebazpenaren bidez, berariazko zerrendak ireki ziren zenbait espezialitate eta hizkuntzatan, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko.

2020ko uztailaren 22an, Paula Estévez Piñeiro andreak eskabide bat aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan aipatutako berariazko zerrendetan sartzea eskatzeko; hain zuzen, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza / Gaztelania / Eleaniztasuna, ingelesa (C1) zerrendan. Kasu honi dagokionez, interesdunak Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetako ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu du. Horretan, 7,6488ko batez besteko nota agertzen da.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 8ko 28E/2021 Foru Aginduaren bidez, baiesten da Paula Estévez Piñeiro andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 137/2020 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren behin betiko zerrenda batzuk, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 106/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren berariazko zerrenden ondoriozkoak.

Foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari 7,65 puntu ematea Paula Estévez Piñeiro andreari, merituen baremazioko Lehen Hezkuntzako Irakasle graduko tituluko espediente akademikoagatik. Hura agertzen da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 137/2020 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren behin betiko zerrenda batzuk, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 106/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren berariazko zerrenden ondoriozkoak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Betetzea Hezkuntza Departamentuko martxoaren 8ko 28E/2021 Foru Agindua eta 7,65 puntu ematea Paula Estévez Piñeiro andreari, merituen baremazioko Lehen Hezkuntzako Irakasle graduko tituluko espediente akademikoagatik. Hura agertzen da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 137/2020 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren behin betiko zerrenda batzuk, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 106/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren berariazko zerrenden ondoriozkoak.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki taulan eta web orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 20an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2106706