123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2021 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den gaitasun artistikoaren probaren deialdia egiten duena 2021. urterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. apartatuek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuek xedatzen dutenaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, sarrera baldintzak betetzeaz gainera, kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko behar diren gaitasun eta ezaupide artistikoak erakusteko berariazko proba bat gainditu beharko da.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko beharrezkoa den gaitasun artistikoaren probaren deialdia arautzeak ahalbidetzen du herritarrek araudian ezarritako baldintzak betetzea eta aukera izatea irakaskuntza horien erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko, baldin eta hezkuntzako administrazioek deitutako gaitasun artistikoaren proba bat gainditzen badute.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, 2021. urteko gaitasun artistikoaren probaren deialdia egiten duen ebazpena eman dadin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia egitea, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den gaitasun artistikoaren proba 2021. urtean egiteko, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera.

2. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora; Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1. Gaitasun artistikoaren probaren 2021eko deialdian, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 146/2019 Ebazpenaren oinarri hauek aplikatuko dira (ebazpen horretan 2019ko gaitasun artistikoaren probaren deialdia egiten zen):

–“Gaitasun artistikoaren probatik salbuestea” apartatuaren 1. eta 2. oinarriak (I. eranskina).

–“Inskripzioa” apartatuaren 4. oinarritik 6. oinarrira (I. eranskina).

–“Epaimahaiak” apartatuaren 7. oinarritik 11. oinarrira (I. eranskina), epaimahaiak eratzeko egunari dagokiona izan ezik, hori 2021eko ekainean izanen baita.

–“Akreditazioa” apartatuaren 19. oinarritik 21. oinarrira (I. eranskina).

–“Edukia, garapena eta ebaluazio irizpideak” apartatuaren 23. oinarritik 25. oinarrira (I. eranskina).

Inskripzioa

2. Gaitasun artistikoaren proban inskripzioa egiteko epea (1. eta 2. deialdiak) ebazpen honen 2. eranskinean ezartzen dena da.

3. Gaitasun artistikoaren proba zer arte eta goi mailako diseinu eskolan egin nahi den, inskripzioa eskola horretan aurkeztuko da: Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola edo Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola.

4. Gaitasun artistikoaren proba egiteko inskripzioa honela egiten ahalko da:

a) Inskripzio telematikoa, “Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” tramiteen fitxako estekatik. Esteka hori helbide honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

b) Inskripzio presentziala.

2021eko deialdian, salbuespenez, gaitasun artistikoaren proban inskribatzeko eskaerak jasotzen dituzten goi mailako diseinu eskoletako zuzendaritzek eskatzen ahalko diete eskolako irakasle batzuei egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lanak aurtengo deialdiko gaitasun artistikoaren probaren inskripzioan eta hura egitean.

5. Izangai bakoitzak inskripzioa egiteko eskaera bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko tramiteen fitxan dagoen “Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” ereduen araberakoa.

Probak egiteko egutegia

6. Lehenbiziko deialdiko gaitasun artistikoaren proba eginen da inskripzioa egin den goi mailako arte eta diseinu eskolan, ebazpen honen 2. eranskinean ezarri diren egunetan.

7. Halaber, bigarren deialdiko gaitasun artistikoaren proba eginen da inskripzioa egin den goi mailako arte eta diseinu eskolan, ebazpen honen 2. eranskinean ezarri diren egunean.

8. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin. Halaber, probara joan beharko da osasun agintaritzak egun horretarako ezarritako neurriak hartuta.

9. Gaitasun artistikoaren proba egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” hartuko dira, eta proba horretan lortuko duten kalifikazioa 0 puntu izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

10. Lehenbiziko deialdiko gaitasun artistikoaren probaren emaitzak proba egiten den arte eta goi mailako diseinu eskolan eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxa honetan argitaratuko dira:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

Behin-behineko emaitzak, erreklamazioak, eta behin betiko emaitzak argitaratzeko datak, ebazpen honen 2. eranskinean ezartzen direnak dira.

11. Behin-behineko emaitzen aurka jarritako erreklamazioak epaimahaiburuari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira, proba egiten den arte eta goi mailako diseinu eskola berean.

12. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahaia bilduko da horiek aztertu eta ebazteko. Epaimahaiak horien gainean hartutako ebazpena jakinarazteko modua behin betiko akta jendaurrean jartzea izanen da.

13. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jarriz komunikatuko da zer ebatzi duten gaitasun artistikoaren probaren epaimahaiek, aurkeztutako erreklamazioen gainean. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu diren izandako erreklamazioak.

2. ERANSKINA

2021ean Nafarroan gaitasun artistikoaren proba egiteko deialdiaren egutegia

JARDUKETA

EGUNAK

LEHENBIZIKO DEIALDIA

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea

2021eko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra (14:00ak arte)

Onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea / Erreklamatzeko epea / Onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzea

Arte eta goi mailako diseinu eskola bakoitzak zehaztutako egunetan

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA

Gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna

2021eko ekainaren 9a:

–15:30ean: izangaiei dei egitea eta beren dokumentazioa egiaztatzea.

–16:00etan: probaren hasiera. 2 orduko iraupena izanen du.

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea

2021eko ekainaren 16a

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea

2021eko ekainaren 16tik 18ra

Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea

2021eko ekainaren 22a

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA

Gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna

2021eko ekainaren 10a:

–15:30ean: izangaiei dei egitea eta beren dokumentazioa egiaztatzea.

–16:00etan: probaren hasiera. 2 orduko iraupena izanen du.

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea

2021eko ekainaren 16a

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea

2021eko ekainaren 16tik 18ra

Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea

2021eko ekainaren 22a

GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso)

2021eko ekainaren 23tik aurrera

BIGARREN DEIALDIA

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea

2021eko abuztuaren 29tik irailaren 1era: (14:00ak arte)

ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA

Gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna (erdi eta goi maila)

2021eko irailaren 4a:

–15:30ean: izangaiei dei egitea eta beren dokumentazioa egiaztatzea.

–16:00etan: probaren hasiera. 2 orduko iraupena izanen du.

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea

2021eko irailaren 5a

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea

2021eko irailaren 5etik 7ra (14:00ak arte)

Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea

2021eko irailaren 8a

GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso)

2021eko irailaren 11tik aurrera

F2107428

Iragarkiaren kodea: F2107428