123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

20E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren estatutuen aldaketa partziala eta Gobernu Batzarraren berritzea inskribatzen dituena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen (8. zenbakia), Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren 2003ko abuztuaren 27ko Ebazpenaren bidez.

2018ko abuztuaren 16an, Ana Eraso Montoya andreak, elkargo hori ordezkatuz, Estatutuen aldaketa inskribatzeko eskaera aurkeztu zuen. Aldaketa hori 2018ko martxoaren 23an onetsi zuen elkargokideen Batzar Orokorrak.

Eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztu zituen: batzarraren akta, ziurtagiria, inskripzio tasaren ordainketa gutuna eta estatutuetan jasotako aldaketa guztiak.

Dokumentazioa aztertu ondoren, indarreko araudira egokitzeko betebeharrari eta Gobernu Batzarraren segidako traktua ez egiaztatzearekin lotutako hainbat akats zuzentzeko eskatu zitzaion Elkargoari.

COVID-19ak eragindako administrazio epeen etetea amaitu ondoren, Elkargoak, azkenean, honako dokumentazio hau aurkeztu zuen:

I.–Estatutuen aldaketa.

2020ko azaroaren 13an, estatutuak zuzenduta aurkeztu ziren, prozeduran zehar egindako aldaketa guztiekin.

Artikulu hauek aldatu dira: 1, 2, 4, 5, 7, 11, 12, 13, 14, 16, 18, 19, 21, 22, 32, 53, 55, 57, 58, 59, 61, 71, 74, 78, 79, 91 eta xedapen gehigarria. Horrez gain, 18.bis artikulua kendu da, eta, azkenik, zazpigarren titulua erantsi da, bi artikulurekin: 94. eta 95. artikuluak.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia ikusita, aldaketaren inskripzioa bat dator Elkargoak adierazitakoarekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoarekin.

II.–Gobernu Batzarra.

2020ko urriaren 29an eta azaroaren 13an, Gobernu Batzarrean ondoz ondoko berritzeak egin direla egiaztatzen duten hainbat ziurtagiri aurkeztu ziren Erregistroan. Horien bidez, segidako traktua berrezarritzat jotzen da, eta egungo batzarra bat dator estatutuetan horretarako ezarritakoarekin.

Berritze horien ondoren, honako pertsona hauek (dagokien karguarekin) osatzen dute elkargoaren egungo gobernu batzarra:

–Lehendakaria: Peio Mendía Irigoyen jauna.

–1. lehendakariordea: Javier Azcona Asurmendi jauna.

–2. lehendakariordea: Susana Guerra Lacunza andrea.

–3. lehendakariordea: David Larrea Martínez jauna.

–Idazkaria: Ana Eraso Montoya andrea.

–Kontulari-azterlaria: Leire Juan de Dios andrea.

–Diruzaina: Ana Eraso Montoya andrea.

–1. batzarkidea: Francisco Javier Andueza Michelena jauna.

–2. batzarkidea: José Miguel Asurmendi Elcano jauna.

–3. batzarkidea: Natividad Díaz Lasa andrea.

–4. batzarkidea: Javier Hidalgo Ezquer jauna.

–5. batzarkidea: Olga Aranguren Ausejo andrea.

–6. batzarkidea: Maite Puentes Gonzáles andrea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren estatutuen aldaketa partziala inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen lehen azalpen zatian zehaztutakoaren arabera. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren egungo batzarra inskribatzea Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen II. azalpen zatian zehaztutakoaren arabera.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondoreak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoari jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Nafarroako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105931