123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

131/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Foru agindu hori onetsi zenetik zenbait urte igaro direnez, bidezko da egitura aldatzea, erakunde autonomo horien egitura eguneratu eta erronka eta behar berrietara egokitzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 2., 5.1, 8., 23., 34. et 35. artikuluak aldatzea. Foru agindu horren bidez departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Lehena.–2. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

–Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

–Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoa.

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

–Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.”

Bigarrena.–5.1 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

–Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

–Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

–Banakako Arreta Programen Bulegoa.

b) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

–Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

–Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.

–Horniduren Bulegoa.

c) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren mende:

–Familia Bulegoa.

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

–Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoa.

–Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoa.

–Egoitza Harreraren Bulegoa.

–Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoa.”

Hirugarrena.–8. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“8. artikulua. Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoa.

Erregistro eta Agiritegi Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.

b) Departamentuko eta bere erakunde autonomoetako atalei banatzea bakoitzaren eskumenekoak diren espedienteak eta dokumentuak, bulegoak erregistratu ondoren.

c) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian artxibatzen diren departamentuko eta bere erakunde autonomoetako espedienteen artxiboa antolatzea eta mantentzea.

d) Herritarrei arreta eta informazioa ematea, aurrez aurre, telefonoz edo on line, arlo horretan eskumena duten gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.”

Laugarrena.–23. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“23. artikulua. Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.

Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoak, Langileria Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere eskumenean dauden giza baliabideen arloan behar den koordinazioa bultzatzea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentro eta haur eskolen eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

b) Atxikitako zentro eta haur eskoletan gertatzen diren langile beharrak betetzeko behar diren administrazio espedienteak tramitatzea.

c) Lan publikoaren eskaintzen barruan abian dauden deialdi publikoen segimendua egitea, bere eskumenen esparruan.

e) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentro eta haur eskoletako plantilla organikoa egiteko espedienteak prestatzea.

f) Langileria Atalean dauden artxibo eta programak mantendu, eguneratu eta kontrolatzea.

g) Atxikitako zentro eta haur eskoletako absentismoa kontrolatzea.

h) Nominen prestaketa eta Gizarte Segurantzarekiko harremanak koordinatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.”

Bosgarrena.–34. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“34. artikulua. Egoitza Harreraren Bulegoa.

Egoitza Harreraren Bulegoak, Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

Egoitza-harrerako programak garatzea, modalitate guztietan.

Egoitza-harrerako zentroak eta autonomia bultzatzeko programak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

Egoitza-harrerako programetan dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

Egoitza-harrerako programetan dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

Adingabeentzako bizitegi-alternatibak sustatzea familiaren etxera itzultzea aurreikusita ez dagoen kasuetarako.

Autonomia prozesuan dauden gazteei laguntzeko programak garatzea.

Ama gazteei eta haurdun daudenei laguntzeko programak kudeatzea eta gainbegiratzea.

Erreferentziazko harrera eta aholkularitza programak kudeatzea eta gainbegiratzea.

Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedura eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoarekin koordinatzea bulego horrek bideratzen dituen adingabeei arreta emateko.

Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoarekin koordinatzea egoitza-baliabideetan artatzen diren adingabeei ezarritako neurri judizialak betetzeari begira.

Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoarekin koordinatzea egoitza-baliabideetan artatzen diren adingabeentzat dauden familia harrera motak sustatzeko, baita, harrera edo adopzio familiekin bizikidetza eteten den kasuetan, egoitza-arreta behar duten adingabeei arreta emateko ere.

Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoarekin, Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoarekin eta Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoarekin koordinatzea partekatzen dituzten prozedurak prestatzeko, beharrizan berriak baloratzeko, partekatzen dituzten baliabideak antolatzeko eta agindu zaizkien beste eginkizun batzuetarako.

Beste baliabide komunitario batzuekin koordinatzea adingabeei eta haien familiei arreta egokia ematen zaiela sustatzeko, batez ere familian berriz integratzeko prozesuetan.

Beste autonomia erkidegoekin koordinatzea espedienteak elkarri eskualdatzeko.

Epaitegiekin, fiskaltzarekin eta segurtasun indarrekin koordinatzea.

Egoitza-neurrien bidez artatzen diren adingabeen espedienteak kudeatzea.

Autonomia prozesuan dauden gazteei laguntzeko programatik eta egoitza-baliabideetatik emandako arretari buruzko datu estatistikoak prestatzea.

Esku hartzeko ereduak eta edukiak eguneratzea, bai autonomia prozesuan dauden gazteei laguntzeko programetakoak, bai egoitza-harrerari dagozkionak.

Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.”

Seigarrena.–35. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“35. artikulua. Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoa.

Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoak, Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

Adopzioaren eta harreraren arloan interesa duten pertsonei informazioa eta aholku ematea.

Familia harrerarako modalitate guztiak kudeatzea: aldi baterakoa, iraunkorra, presakoa, espezializatua, erreferentziazkoa, arnasgune gisakoa, eta abar.

Familia harrerari eta adopzioari laguntzeko zerbitzua kudeatzea.

Familiaren Atalarekin koordinatzea familia harrerarako dagoen Familia Elkartzeko Gune espezifikoa kudeatzeko asmoz.

Familia harrera eta adopzioa eskatzen duten pertsonen balorazio psikosoziala egitea eta, hala badagokio, egokitasunaren ziurtagiriak eta jarraipena egiteko konpromiso agiriak luzatzea.

Familia batean hartzen edo adoptatzen ahal diren adingabeen espedienteak baloratu eta jarraitzea.

Familian esku hartzeko planak egitea, behin betiko neurriak zehazteari begira.

Adopzio espedienteak tramitatzea eskumena duten agintarien aurrean, adopziorako txosten eta proposamenak prestatzea eta familia harrerak formalizatzea.

Adopzioaren ondoko jarraipena egitea eta adoptatutako adingabeen jatorrizko herrialdeek finkatutako epeetan egin beharreko txostenak prestatzea.

Familiei eta adoptatzen edo familian hartzen diren pertsonei lagun egitea eta prestakuntza eta arreta ematea.

Harreraren eta adopzioaren arloko koordinazioa eta lankidetza teknikoa, bai Nafarroan berean (hezkuntza eta osasun baliabideak, eta abar), bai beste autonomia erkidego batzuekin.

Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoarekin koordinatzea bulego horrek bideratzen dituen adingabeei arreta emateko.

Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoarekin koordinatzea familia batean hartuak edo adoptatuak diren adingabeei ezarritako neurri judizialak betetzeari begira.

Egoitza Harreraren Bulegoarekin koordinatzea egoitza-baliabideetan artatzen diren adingabeentzat dauden familia harrera motak sustatzeko, bai eta, harrera edo adopzio familiekin bizikidetza eteten den kasuetan, egoitza-arreta behar duten adingabeei arreta emateko ere.

Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoarekin, Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoarekin eta Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoarekin koordinatzea partekatzen dituzten prozedurak prestatzeko, beharrizan berriak baloratzeko, partekatzen dituzten baliabideak antolatzeko eta agindu zaizkien beste eginkizun batzuetarako.

Beste baliabide komunitario batzuekin koordinatzea adingabeei eta haien familiei arreta egokia ematen zaiela sustatzeko, batez ere familian berriz integratzeko prozesuetan.

Familia harrerarekin eta adopzioarekin lotutako elkarteekin koordinatzea.

Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak kudeatzea.

Adingabearen jatorrizko herrialde bakoitzean adopzioa egiteko eskatzen diren tramitazio baldintza eta eskakizun partikularrekin datu-base bat prestatzea eta eguneraturik izatea.

Nafarroako Adopzioen Erregistroa eguneraturik izatea.

Familia Epaitegiarekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

Nafarroako Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan familia harreraren eta adopzioaren arlorako jasota dauden prestazioak kudeatzea.

Bulegoaren lanaren euskarri diren prozedura eta agiri tekniko eta administratiboak garatzea.

Familia harrerari eta adopzioari buruzko Nafarroako datu estatistikoak prestatzea.

Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.”

Xedapen gehigarri bakarra.–Izendapenak.

Bulegoburu hauen izendapenak berresten dira, izendatu ziren baldintza berberetan: Erregistro eta Agiritegi Bulegoko burua, hemendik aurrera Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoko burua izanen baita; Zaintza Kudeatzeko Bulegoko burua, hemendik aurrera Egoitza Harreraren Bulegoko burua izanen baita; eta Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoko burua, hemendik aurrera Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoko burua izanen baita.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2108098