122. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

855/2021 EBAZPENA, 2021eko apirilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordearen 2021eko apirilaren 13ko 782/2021 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko apirilaren 13an emandako 782/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ebazpen horren 2. oinarrian akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko apirilaren 13an emandako 782/2021 Ebazpenaren 2. oinarrian atzemandako akatsa –unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen ebazpen horren bidez–.

Honela dioen tokian:

“2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Zilegi da Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartzea, baldin eta beren nazionalitateari dagokion Estatuak unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario espainiarrei unibertsitate-irakaskuntzako antzeko lanpostuak betetzeko lege-gaitasuna aitortzen badie, eta izangaiak kondizio hori egiaztatu beharko du.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Unibertsitateko irakasle titularren kidegora aurkezteko gaitasuna edukitzea, dagokion arloan edo arloetan, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz.

Halaber, aurkezteko moduan egongo dira dagozkien unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Era berean, zilegi da maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak deitutako lanpostuetara aurkeztea.

Era berean, Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateetako irakasleek zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea, baldin eta unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu badute, interesdunak eskatuta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako ziurtagiriarekin bat. Kasu horietan, lehiaketa ebatziko duen Batzordeak erabakiko du irakaslana betetzeko gaztelaniazko zer ezagutza-maila behar den.”

Honela esan behar du:

“2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Zilegi da Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartzea, baldin eta beren nazionalitateari dagokion Estatuak unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario espainiarrei unibertsitate-irakaskuntzako antzeko lanpostuak betetzeko lege-gaitasuna aitortzen badie, eta izangaiak kondizio hori egiaztatu beharko du.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Unibertsitateko irakasle titularren kidegora aurkezteko gaitasuna edukitzea, dagokion arloan edo arloetan, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz.

Halaber, aurkezteko moduan egongo dira dagozkien unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Era berean, zilegi da maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak deitutako lanpostuetara aurkeztea.

Era berean, Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateetako irakasleek zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea, baldin eta unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu badute, interesdunak eskatuta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako ziurtagiriarekin bat. Kasu horietan, lehiaketa ebatziko duen Batzordeak erabakiko du irakaslana betetzeko gaztelaniazko zer ezagutza-maila behar den.

f) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna eskatzen duten lanpostuak badira, EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidea edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz irakasteko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa.

Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, euskarazko hizkuntza gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute beren euskararen ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangai horiek helbide honetan dagoen eskabidea bete behar dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa.”

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 17an.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Inés Olaizola Nogales.

Iragarkiaren kodea: F2106939