121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

5/2020 kreditu-gehigarria, 600,00 eurokoa.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (EUROAK)

9200-22770

Ekonomia-finantza, zerga eta hirigintza arloetako aholkularitza

200,00 euro

4121-6400003

Mendietarako proiektua

400,00 euro

Gastuak finantzatuko dira kreditua behetituz (600,00 euro) 1 3380 22620 Herriko festak partidatik.

Larragoan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2107713