120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-A-112

Segundo Oraa Gastaminzak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Hargunearen udalerria: Olazti (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (564768, 4747509), proiekzio-eremua: 30.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Olaztiko 2. poligonoko 3019. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,003.

Gehieneko bolumena urtean: 30 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Arakil ibaitik, ezkerraldetik, motoponpa baten bidez eta 3,88 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak hodi baten bidez bulkatuko du ura m³ banako sei biltegitaraino. Biltegiak ureztatu beharreko eremuan daude. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, 863,80 m²-ko baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976 711 000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106746