120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-A-166

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urriaren 8an emandako ebazpenaren bidez, Maria Carmen Güemez Izquierdori ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Xulapaingo ibaiaren arroko Nuin (901231604) errekatik, UTMX koordenatu hauek dituen puntuan: 604806; UTMY: 4750422 (HUSO 30T, Datum: ETRS89), Larraiotzen, Xulapaingo udal-mugartean (Nafarroa), ekainetik urrira (biak barne), 0,0056 l/s-ko batez besteko emariarekin kontsumorik handieneko hilean (uztaila), eta 3,9 l/s-ko bat-bateko emari maximoarekin, baratze baten 0,05 ha-ko azalera ureztatzeko. Baratzea aipatu udal-mugarteko 6. poligonoko 106. lurzatiko C azpilurzatian dago, eta ureztatzea aipatu ebazpenean ezartzen diren baldintzen arabera eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106677