120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-EXT-5

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urriaren 11n emandako ebazpenaren bidez, ur aprobetxamendu honen kontzesio-eskubidea iraungitzea erabaki da: ur publikoen aprobetxamendua, Arga ibaitik ura hartzeko, ureztatzeko Larragako udal-mugartean (Nafarroa). Eskubidearen titularrek, Isidoro Rodríguez Diezek, Javier Suescun Diezek eta Jesús María Suescun Diezek berariaz uko egin diote, eta kontzesioa ezabatu dute, zeina inskribatua baitzen Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Erregistroko A Ataleko 73. liburukiaren 54. orrian, aipatu ebazpenean adierazten denarekin bat etorriz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106675