120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko martxoaren 24an eginiko ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan; 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren12an. Jendaurreko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da aldaketa plantilla organikoan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2021eko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

ALDAKETA 2018KO PLANTILLA ORGANIKOAN

“1 administrari laguntzaile. Araubide juridikoa: funtzionarioa. D maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %24,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu zenbakia: 024. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua. (Hutsik).

1 gizarte-langile. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu zenbakia: 025 (Hutsik)”.

Iragarkiaren kodea: L2107951