120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kirol Arloko Kontseiluaren burutza eskuordetzea

Alkatetzaren 391/2021 Ebazpena, maiatzaren 7koa

Ikusirik, Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua, 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, otsailaren 22an.

Kontuan hartuta erregelamendu horretako 5. eta 6. artikuluetan xedatzen dela Kontseiluaren buru alkatea edo hark burutzaeskuordetutako zinegotzia izanen dela.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43 eta 44. artikuluak.

EBAZTEN DUT:

1. José Ángel Sáiz Aranguren jaunari eskuordetzea Kirol Arloko Kontseiluaren burutza.

2. Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Ebazpen hau interesdunari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2107747