120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBAGO

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Ubagoko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ubagon, 2021eko maiatzaren 6an.–Kontzejuko burua, José Ignacio López de Dicastillo Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2107453