120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Saldiasko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Lote bakarra, Tantabe, Ausidi eta Galza Erreka, Urrutiña alderdietan. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 16ko 167/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

–Intsinis pinua (Pinus radiata) 66,71 m³ enbor txiki eta 600,43 m³ zur, guztira 21.548,81 euroan zenbatetsia.

–Haritz gorria (Quercus rubra), 186,71 m³ enbor txiki eta 584,22 m³ zur, 22.688,18 euroan zenbatetsia.

Beraz, lotearen guztizko zenbatespena 44.236,99 eurokoa da (BEZ kanpo).

Proposamenak baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera aurkeztuko dira, gutun azal itxian, Saldiasko Udalaren Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://saldias.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 2021eko ekainaren 4ko eguerdiko ordu batera arte; egun bereko 19:00etan zabalduko dira gutun azalak. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura dago Saldiasko Udalaren bulegoetan.

Saldiasen, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2108078