120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Azkoiengo Udalaren web-orrian, administrazio elektronikoaren atalean, gardentasun atarian; esteka honen bidez eskura daitezke:

https://peralta.sedelectronica.es/transparency/a6107a10-cee6-4fdf-821e-85a33917678a/

Azkoienen, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2107722