120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lanpostuen zerrenda aldatzea

Osoko Bilkurak 2020ko azaroaren 5ean hartutako erabaki bidez, Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzuaren kudeaketa mota aldatu zen, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan, halako moduz non zerbitzua zuzeneko kudeaketa bidez eta beren baliabideak erabilita emanen baita, Zerbitzuen Zorroak bermatutako prestazio guztiak barne harturik (1. A.8 Eranskina. 69/2008 Foru Dekretua).

Ikusirik Gobernu Batzarrak 2020ko azaroaren 16an Lanpostuen Zerrenda aldatzeko hartutako erabakia.

Ikusirik zerbitzua abian jartzeko egindako kontratazioak, eta, kontuan harturik, horiek eragin zituen zioa, hau da, zerbitzua martxan jartzea, bertan behera geratu dela behin beharrezko jarduketa guztiak garatu eta gero zerbitzua guztiz ezarrita izatera pasako baita, Komunitate Ekintzako, Garapenaren aldeko Lankidetzako eta Kiroleko zuzendaritzak emandako txostenean –zeina espedientean jasota baitago– zehazten den bezala, erabakitzen da:

1.–Honako lanpostu hauen sorrera onestea Komunitate Ekintza, Garapenaren aldeko Lankidetza eta Kirolean:

PLAZA ZK.

PLAZA

MAILA

ADMINISTRAZIO

EGOERA

1-100512-3

Pedagogian Lizentziaduna

A

Hutsik

1-100517-6

Psikologoa

A

Hutsik

1-302300-63

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-64

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-65

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-66

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-67

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-68

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-69

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-70

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-71

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-72

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-73

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-74

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-75

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

1-302300-76

Gizarteratzeko Goi-M. Teknikaria

C

Hutsik

2.–Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzua, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan, abian jartzeko formalizatutako administrazio-kontratuak iraungitzea, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

3.–Dagozkion administrazio-kontratuak formalizatzea, hutsik dauden lanpostuak betetze aldera, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2107815