120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Orbaran, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Ángel María Beunza Erro.

Iragarkiaren kodea: L2107439