120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 12an.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da Orbaizetako Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 48.833,74 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 12.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 108.855,28 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 82.020,90 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 38.811,76 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 301.121,68 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 131.249,28 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 56.424,19 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 59.048,21 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 301.121,68 euro.

Orbaizetan, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2107456