120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, plantilla behin betiko onetsi da.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak: Idazkaria. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. A maila. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Aldi baterako administrazio-araubidean: Edurne Eginoa Antxo. Antzinatasuna: 1995eko urriaren 22a. Gradua: 4.

Lan-kontratudun finkoak: Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Marisol Txapar Urdangarin. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna: 2007ko irailaren 1a. Aldi baterako betea: Daniel Eguinoa Landa.

Orbaizetan, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2107454