120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

97E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez luzatzen baitira “Enpresendako dirulaguntza, eraldaketa digitaleko planak prestatzeko (4.0 Ibilbideak)” 2020ko dirulaguntza deialdian ezarritako epeak.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 540E/2020 Ebazpenak onetsi zuen “Enpresendako dirulaguntza, eraldaketa digitaleko planak prestatzeko (4.0 Ibilbideak)” 2020ko dirulaguntza deialdia (2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Deialdi horrek kointziditu zuen, denboran eta diruz laguntzeko xedean, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiaren laguntzekin, Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzeko. Horren ondorioz, zuzendaritza nagusi honen deialdiaren ebazpena atzeratu da, lehenbizi Estatuarena ebatzi arte itxaron baita.

Horregatik guztiagatik, dirulaguntzak ematea atzeratu da, eta enpresek denbora gutxiago izan dute eraldaketa digitalerako plangintzak egiteko. Horrenbestez, bidezkoa da jarduketa diruz lagungarriak egiteko eta frogatzeko epea bi hilabetez luzatzea (maiatzaren 31tik uztailaren 31ra). Hori deialdiaren 3. eta 10. oinarriak aldatu ondoren.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea “Enpresendako dirulaguntza, eraldaketa digitaleko planak prestatzeko (4.0 Ibilbideak)” 2020ko dirulaguntza deialdiaren oinarriak, jarduketa diruz lagungarriak egiteko eta frogatzeko epea uztailaren 31ra arte luzatzeko. Honako oinarri hauek aldatzen dira:

a) 3. oinarriaren 3. apartatua, “Jarduketa eta gastu diruz lagungarriak”; horrela, gastu diruz lagungarriak egiteko epea 2020ko urriaren 20tik 2021eko uztailaren 31ra izateko.

b) 10. oinarria, “Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea”; horrela, onuradunek 2021eko uztailaren 31ra arte izanen dute diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2107612