120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Etxe Zaharra Kultur Patronatua eta Kiroletako Udal
Patronatua iraungitzea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen deseginez iraungitzea honako erakunde autonomo hauek: Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatua eta Noaingo Kiroletako Udal Patronatua.

Erabaki hau jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2021eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an, eta Udalaren iragarki-taulan. Ez denez alegaziorik aurkeztu jendaurreko hogeita hamar egun balioduneko epean, erabakia behin betiko onetsi da, bat etorriz 2021eko martxoaren 9an hartutako erabakiaren seigarren atalarekin.

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108013