120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 28.400 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.600 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.550 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.480 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.100 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 53.470 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 166.600 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 19.000 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 64.050 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 24.050 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 59.500 euro.

Gastuak, guztira: 166.600 euro.

Morentinen, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2107817