120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mirafuentesko Udalak, 2020ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Mirafuentesen, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Mikel Izurdiaga Berraondo.

Iragarkiaren kodea: L2107447