120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2021. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Jaurrietan, 2021eko apirilaren 2an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

3.–Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %100. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak

Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Gradua: 2. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

Lan-kontratudunak

Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

Lan-kontratudun mugagabe ez finkoak

Ardanaz Pena, Roberto. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2107675