120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala partez etetea. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko urriaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen partez etetea Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, hain zuzen ere espazio publikoa mahaien, aulkien, mahai hankabakarren eta abarren bidez okupatzeari buruzko tasak bertan behera uzteari dagokionez, alarma-egoerak ostalaritzan eragiten dituen ondorio negatiboak arintzen laguntzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, baita Ezkabarteko Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Eteteak honako tasa hauei eragingo die, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra.

Indarrean den ordenantzaren prezio eta tarifei buruzko eranskineko 1.2 epigrafea (espazioa okupatzea mahai, aulki eta mahai hankabakarrekin).

–I.2. Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 12,50 euro.

Etetea 2021eko ekitaldirako ezarri da, eta 2022rako berriz aztertuko da unean uneko egoera.

Ezkabarten, 2021eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2107641