120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko martxoaren 17an, hasiera batez onetsi zituen Eugiko Kontzejuaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an. Jendaurreko epean erreklamazio bat aurkeztu zen, Eugiko Kontzeju Batzarraren 2021eko maiatzaren 7ko erabaki baten bidez ebatzi dena. Hartara, behin betiko onetsita gelditu dira 2021. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 181.001,95 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 296.979,60 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 398.686,41 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 895.367,96 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 155.600,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 160.922,10 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 325,07 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.150,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 372.435,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 54.424,03 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 147.511,76 euro.

Gastuak, guztira: 895.367,96 euro.

Eugin, 2021eko maiatzaren 10ean.–Kontzejuko burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2107714