120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2021eko maiatzaren 3ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaien Etxarri Aranazko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2021eko plantilla organikoari.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz ezarritakoarekin.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Etxarri Aranatzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2107593