120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkateordearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–Etxarri Aranazko Udaleko lehenengo alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez jaunari lanaldi partzialeko dedikazio-araubidea aitortzea, postuari dagozkion eginkizunak betetzeko.

2.–Etxarri Aranazko Udaleko lehenengo alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez jaunari urteko 16.581,18 euro gordineko ordainsaria aitortzea, kontzeptu guztiak barne, hilero ordainduko dena (ekainean eta abenduan soldata bikoitza ordainduko da, dagozkion kenkariak egin ondoren).

Adierazitako kantitatea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araubidean zehaztutakoari lotuta egongo da.

Adierazitako ordainsaria jaso ahal izateko, interesdunak gutxienez 18 ordu eta 20 minutu igaro behar izango ditu lanpostuari dagozkion funtzioak betetzen.

Interesdunak ez du inolako zenbatekorik jasoko egin ditzakeen Alkatetzaren ordezkapenengatik. Era berean, karguan partzialki aritzeagatik ordainsariak kobratzea bateraezina da bertaratzeagatiko dietak jasotzearekin.

Kontrako erabakirik hartzen ez den bitartean, alkateordearen ordainsaria urtero Nafarroako Administrazio Publikoko funtzionarioen igoeraren arabera eguneratuko da.

3.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

4.–Erabaki hau 2021eko maiatzaren 1ean indarrean sartuko da, ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzen bada ere.

5.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.

6.–Erabakia interesdunari eta Udal kontu-hartzaileari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea: Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2107592