120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2021eko aurrekontuen exekuzio oinarrien aldaketa.
Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Aplikatzekoa den araudia: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Etxalarren, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2107717