120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Desoioko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Udaleko udalkideen ordainketa sistemaren aldaketa. Hona hemen:

1. Alkatearendako 4.000,00 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, udaletxera joateagatik eta osoko bilkuretan, batzordeen eta organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Erabaki honek atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu 2021eko otsailaren 1etik.

Argitara ematen da eta bete dadin xedaturik dagoena, orok jakin dezan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Desoion, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz, Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2107214